Arteder

Bidaia baten kontakizuna

Aurreko batean, uda honetan irakurtzeaz gain, idaztera ere animatzeko eskatu genizuen: bidaia baten kontakizuna egitea da hautabide bat. Eta ez da urrutira joan behar, ez da bidaia luzea izan behar, goazen tokira goazela, ez-ohiko gauzak egingo ditugu edo ohikoak, baina beste modu batean; beraz, hori kontatuko dugu. Baina bidaia-kontakizun batek ezaugarri batzuk ditu, eta oraingoan, horietako batzuk azalduko dizkizuegu:

Egunerokoa

Korterraza 2016

Korterraza Araba ekimenaren barruan, uda osoan zehar Arabako 22 udalerri zeharkatuko ditu ekimen honek, eta tartean, Gasteizen izango da Film Laburren 7. Jaialdia Artiumeko barruko plazan, hain zuzen, uztailaren 20tik 23ra. Hiru egun horietan ikuskizun ugari izango da, inaugurazio ekitaldiaz eta filmen emanaldiez gain, musika-emanaldiak era bai. Hauxe da egitaraua:

Uztailaren 20an, asteazkena
20:00 Korterraza Txiki
20:15 Dj Loro Masterclass
21:45 Inaugurazioa
22:00 Proiekzioak

Ikasi, sortu eta gozatu udako lantegietan

Gauza berriak deskubritu nahi dituzula aurtengo udan? Ba zorioneko zaude, 10 eta 110 urte bitarte horretan baldin bazaude, aukera aparta daukazu. Ubik, Tabakalerako Sorkuntza Liburutegiak udako lantegiak antolatu ditu berak oinarri dituen hiru ardatzetan: ikasi, sortu eta gozatu. Lantegi guztiak Donostiako Tabakalerako Sorkuntza liburutegian izango dira 2016ko uztailaren 05ean hasi eta 2016ko abuztuaren 26ra arte, goizeko 10:30etik 13:30era, eta doan. Hona hemen lantegiei buruzko informazioa:

Irakurri, idatzi... gozatu!

Badator uda, eta gozatzeko ordu asko izango ditugu hemendik aurrera: herrietako jaiak, festibalak, ikuskizunak, lagunarteko ordu amaigabeak, bidaia luzeak edo laburrak, urruti ala gertu... Hainbat esperientzia berri bizitzeko aukera izango duzue, nola ez.

Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdia, ZINEBI

Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 58. edizioa abian da, eta abuztuaren 1era arte zabalik izango da epea fikziozko lanak, animaziozkoak eta dokumentalak aurkezteko. Zinebi 58 Bilbon izango da, 2016ko azaroaren 18tik 25era.

Itsasoratze Artibista Donostian

Gernika Gororatuz, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 erakundeek antolatu dute Itsasoratze Artibista izeneko ekimenaren 7. edizioa. Arterapia eta Artibismoa, "artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz". Aurtengo edizioaren leloa: Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika da, eta basamortuan barneratuko dira eta barneraraziko gaituzte, Elkarrizketa Biribila eta Laborategi KreaAktiboa Saharako herriaren zerbitzura ipiniz.

Zertarako idatzi, Peru Magdalenarekin

Zuetako askok sentituko zenuten edo sentitzen duzue barneko indarra nonbaitetik atera beharra, sentipenek gainezka egiten digutenean oso lagungarria  da baliabideren bat edukitzea sentipen horiei itxura, kolorea, doinua, forma eman eta partekatzeko. Baina nagia, etsipena ere senti litezke horren aurrean, zertan lagun diezaguke, edo zertan lagun dezakegu guk?

Mina bat, lore bat. Artea bakearen alde

Por cada mina una flor proiektuak bakearen aldeko artea eta kultura erabiltzen ditu munduan dagoen harresirik handi eta arriskutsuena salatzeko. Harresi horrek Mendebaldeko Sahara zeharkatzen du iparretik hegora eta milioika mina daude haren inguruan lurperatuta. Horrek, besteak beste, saharauien lurraldea erdibitu eta bereizi egiten du.

Artea Oinez 2016

Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 22a bitarte izango da Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan Nafarroa Oinez ekimenaren baitako lehen jarduera nagusia: Artea Oinez 2016. Egungo arte eremuetan ikertzen duen lehen mailako erakusketa artistikoa da, eta aurten Vicente Larrea eskultoreari eskainiko dio omenaldia. Aurtengo jaiaren antolakuntza partekatzen duten Viana eta Lodosako ikastetxeentzat, artean eragiten duen sormen-ahalmena, besteak beste, euren ezaugarrietako bat izan da. komunikazio lokarria eta hezkuntza eta kultura alorretan izan eta egoteko moduaren adierazpidea.

Irakurleak eraikitzen, balore ez-sexisten eraikuntza

Bizkaiko Foru Liburutegian, IRAKURLEAK ERAIKITZEN programaren barruan, Haur eta gazte literaturan balore ez-sexisten eraikuntza izeneko ekitaldia abiatuko dute apirilaren 5ean eta 6an.

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu