Artea Oinez 2016

kontaizu

Apirilaren 22an hasi eta maiatzaren 22a bitarte izango da Iruñeko Gotorlekuko Armen Aretoan Nafarroa Oinez ekimenaren baitako lehen jarduera nagusia: Artea Oinez 2016. Egungo arte eremuetan ikertzen duen lehen mailako erakusketa artistikoa da, eta aurten Vicente Larrea eskultoreari eskainiko dio omenaldia. Aurtengo jaiaren antolakuntza partekatzen duten Viana eta Lodosako ikastetxeentzat, artean eragiten duen sormen-ahalmena, besteak beste, euren ezaugarrietako bat izan da. komunikazio lokarria eta hezkuntza eta kultura alorretan izan eta egoteko moduaren adierazpidea.

 Erakusketa honek gure garaiko zenbait espaziotan sortutako obra berriak bilduko ditu, eta bertan parte hartzen  duten 72 egileen makina bat bizipen eta lan izango dira ikusgai. Lanetako asko, gainera, argitaragabeak dira.  Erakusketan parte hartu duten artista guztiek euren gogoa eta eskuzabaltasuna erakutsi dute Nafarroako  Ikastolekin, bereziki Viana eta Lodosako ikastolekin, euskara eta euskal kulturaren alde egindako elkarlanaren  bitartez.

 Alderdi artistikoari dagokionez, erakusketak hainbat hizkuntza eta teknika biltzen ditu: 28 magolan; 14  eskultura, 9 obra grafiko serigrafiaz edo pingmentaturiko tintez bidez eginak; 7 argaki, 3 collage eta teknika  mistoaren bidez egindako 10 obra eta inprimatze digitalaren bidez egindako 2 obra.

 Iruñeko erakustaldia amaitutakoan, Lodosara eramango da. Hango Kultur Etxean egongo da ikusgai  maiatzaren 27tik ekainaren 17ra.

 Katalogoa jaisteko: http://www.nafarroaoinez.net/wp-content/uploads/pdf/artea-oinez16.pdf

 

kontaizu

2016, Apirila 22
Arloa: Arteder