Arteder

Gernikako bonbardaketa

Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin abiarazi zuten iaz ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa. Aurtengoa beraz, bigarren edizioa izango da.

14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, maiatzaren 15era arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke. 
Komiki lehiaketaren bigarren edizio honetako gaia Gernikako bonbardaketa izango da. 

Xamaren herri magikoa

Txagu Magu magia ikasteko liburu bat aurkeztu du. Bertan, haurrek benetako magia modu dibertigarrian egiten ikasten dute, sekretua deskubritu gabe eta inolako trebetasun berezirik izan gabe. Magiak liburua irakurri ahala sortzen dira, eta gero lagunei edo familiari egin diezazkiekete.

Elbira Zipritia hobeto ezagutzeko dokumentala

Elbira Zipitria (Zumaia 1906-Donostia 1982) aitzindaria izan zen euskarazko irakaskuntzan, eta lehen ikastolen eta gaur egungoen arteko zubi lana egin zuen.

Euskadi Saria 'Santa Familia' komiki albumari

Euskadi Literatur Sariak, eta Haur eta Gazte Literatura alorrekoa Ikastolen Elkarteak publikatutako Santa Familia komiki albumari eman diote. 

Haur Besoetakoa: Paristik datorren artista komiki albumaren aurkezpena

Haur Besoetakoa sailaren bilduma da aurkeztutakoa, Xabiroi aldizkariaren hainbat zenbakitan argitaratzen joandakoa, baina bilduma egiteko orduan moldatua izan dena.

Zinemakumeak Gara!

Zinemakumeak Gara! Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 23. Edizioa izango da urriaren 15etik 22ra Bilboko BBK Aretoan. Zinemakumeak gara jaialdi honen xedea emakumeek egindako  zinema hedatzea da, eta hori dela eta 8 film luze eta 17 film labur eskainiko dituzte Maitasuna gaiaren inguruan. Emanaldien osagarri gisa, gainera, hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak ere eskainiko dituzte maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzeko.

Getxoko Komiki Azoka

Getxoko Komiki Azokaren 17. ekitaldia izango da aurten, eta dagoeneko, komiki zaleen nahitaezko topagune bihurtu da, Euskal Herrian ez ezik, bai eta hemendik kanpo ere. Azoka urriaren 19tik 21era izango da, eta bi arlotan banatuta egongo da; alde batetik, alde komertziala, salmenta-guneak izango dira Areetako Geltokia plazan eta bertan mercandisinga, azken nobedadeak, komiki zaharrak, bildumagileentzako produktuak eta abar aurkituko ditugu. Beste alde batetik, jarduera-egitarau zabala antolatu dute Romoko Kultur Etxean.

#STOPbuloerrefuxiatuak

UNRWA Euskadik argazki lehiaketa bat antolatu du Instagram sare sozialaren bidez errefuxiatuen eta bereziki, Palestinako eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko mitoak apurtzeko.

Juul kanpainako bozkatuenak

Euskal Herriko ikastoletako haur eta gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzeko antolatzen da Juul kanpaina.

GAZTEZULO IX. BIDEO LEHIAKETA MARTXAN

Martxan da aurtengo bideo-lehiaketa... hiru, bi, bat... filmatzen!

Istorioak kontatzea gustuko baduzu, eta, gainera, irudi bidez kontatzeko gai bazara, ez duzu aitzakiarik!

Bideoak emateko epea apirilaren 9an zabaldu zen eta maiatzaren 25era arte egongo da zabalik. Lan guztiak jaso ondoren, epaimahaikideek baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketan emango dute irabazleen berri.

Parte hartzeko, nahikoa da honako urrats hauei jarraitzea:

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu