Gernikako bonbardaketa

Gure herriaren Historiaren momentu zehatz batean gertatutakoa komiki-kontakizun bilakatzeko helburuarekin abiarazi zuten iaz ikastolen jaiek Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketa. Aurtengoa beraz, bigarren edizioa izango da.

14-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, maiatzaren 15era arteko epea izango dute lanak aurkezteko; berauek bakarka edo taldean egin daitezke. 
Komiki lehiaketaren bigarren edizio honetako gaia Gernikako bonbardaketa izango da. 

Lehiaketa irekia da adin tarte horretako gazte guztientzat eta teknika ere librea izango da. Jasotako komiki lan guztien artetik onena zein den ebatziko du epaimahaiak, eta sari gisa Xabiroi komiki aldizkariaren 2022ko urriko zenbakian argitaratua izango da. Gainera, aurkezten diren lanak ikastolen jaien webguneetan izango dira ikusgai. 
 

Kontaizu

2022, Martxoa 30
Arloa: Arteder