Arteder

Urte sasoiak

Antzinatik gaur egunera arte dirauten Euskal Herriko usadio eta ospakizun garrantzitsuenen bilduma osatzen duen Urte-Sasoiak egitasmoa webgune bilakatu dute Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak.

Harri eta herri

Aurten beteko dira  50 urte Gabriel Arestiren “Harri eta herri” argitaratu zala. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta makinatxu bat ekitaldi eukiko dogu ikasturtean zehar. Ekitaldi nagusia ekainean egingo da Arriaga Antzokian, Klasikoen zazpigarren irakurtaldia. Gaur biharretan, barriz, Bilboko Euskaltzaindiaren aretoan berbaldiak egingo dira.

Bermeoko Liburu eta Disko azoka

Martiaren bederatzira bitartean Liburu eta Disko azokeaz gozatzeko erea daukagu Bermeoko Lameran. Egunotan Mungian egon da eta orain Bermeon aurkituko ditugu liburu eta diskoak. Hamasei erakusle dagoz eta  euskarazko eta gaztelaniazko nobedadeak daukiez, danak ehuneko hamarreko beherapenagaz.

Saharari kantari 2014

Saharari kantari 2014 leihaketa

Liburu zahar eta aukerakoen azokea

Bilboko Areatzan Liburu zahar eta aukerakoen azokea dago zabalik azaroaren hamarrerarte. 35garrena da eta liburu zaharrak eta aukerakoak eskuratzeko erea dago.

Aukerako liburu esaten jake jatorrizko prezioa ehuneko 20tik gora merketuta daukienei, deskatalogau egin dituelako. Liburu zaharrak, barriz, ehun urte edo gehiagokoak dira, baina barriagoak be sartu leitekez kategoria horretan, baldin eta edizino arraroak edo balio berezikoak badira. 37 erakusmahai dagoz Bilboko Areatzan dagoen liburu zahar eta aukerakoen azokan.

Liburutegien eguna

Urriaren 24a liburutegien nazinoarteko eguna dala eta ekitaldi ugari dago bai egunean bertan eta baita urtea amaitu arte be.

Egun honen helburua jendea irakurtzearen garrantziaz ohartu eragitea da, bereziki haur eta gazteen artean. Eta, zelan ez, horretarako liburuzainek egiten daben lana eskertzea nahiz liburutegiek gaur egun beteten dituen funtzinoak azpimarratzea: topaleku bihurtu dira, bertara joaten diren irakurleok edozein gairen inguruko informazinoa, kultura zentzu zabalean eta aisialdirako hainbat gai lantzeko aukera daukagu.

Hiria eta poesia

Bilbaopoesia literatur jaialdiak danetarikoak aurkeztuko ditu Poesia eta hiria lemapean. Errezitaldiez gain adibidez, kontzertuak be egongo dira.

Magia!

Ttarttalo argitaletxeak magia egiteko proposamena dakarsku udagoien honetarako. Bederatzi urtetik gorako gazteentzako liburua da Magia trukurik onenak izenburukoa.

Magia egiten ikasi gure badozu liburu honetan trukurik onenak aurkituko dozuz. Txanponak desagertu ahal izango dozuz, kartak asmatu edo objektuek hegaz egitea lortu. Eta liburuak dinoskunez, truku horreek egiteko ez dozu ezer berezirik behar.

Udako terrazak

libros1

 

Udarako proposamen atsegina dakar aurten be Getxoko udalak.

Udan irakurketa eta aisialdia hurreratzeko asmoz, udal liburutegiek kalera urten dabe Getxoko udalerrian zehar. Kaleko liburutegiak edo letren terrazak abuztuaren 30era arte plazetan egongo dira liburuak ume zein helduei hurreratzeko.

Ikasle Israelen

Imanol Berriatuak idatzitako liburua da Ikasle Israelen. Errez eta ia berez irakurten da eta zalantzak argitu nahi izanez gero, ariketa labur eta errezak eskaintzen ditu liburutxuak. Beraz, Israeleko pasadizuak eta oinarrizko euskara ikasi edo hobetzeko aparta da 44 orrialdeko liburutxua.

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu