Arteder

Idazteak saria dauka

Idazteko ohitura duzuenok makinatxo bat orri izango dituzue sakabanatuta han eta hemen, poesiaren bat, narrazio laburren bat, hasi eta amaitu ezinean daukazuen kontakizun hori... Pizgarri egokia izaten dira lehiaketak halakoetan, sikieran esku artean dugunari itxura eman, eta erdizka daukagun hori amaitzera behartzen gaituzte eta. Hamaika aukera egongo dira han hemenka, baina orain abian diren biren berri emango dizuegu, eta apirilaren 30era arte epea zabalik dagoenez, denbora badaukazue zuen lana prestatzeko.

Haur Literaturako Mikel Zarate Saria

Euskarazko spot lehiaketa, aniztasuna ardatz

Abian da Euspot Lehiaketa, euskara, sormena  eta publizitatea uztartzen dituen lehiaketa. 2012an sortu zen asmoa eta orduz geroztik, gai bat proposatzen dute urtero antolatzaileek; aurtengoa ANIZTASUNAK ABERASTU EGITEN GAITU. Gai horri lotuta, sormena erabilita erantzun beharko diote lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabiliz. Aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematea da antolatzaileen asmoa.

Artea, gozatzeko eta herria duintzeko

Wide Open Walls elkarlanean egindako kale-arte proiektu bat da, eta horri esker, Gambiako herrixkak margotu, animatu eta edertu dituzte munduko hainbat artistak.

Hitz itzulezinak

Badira sentipenak, ekintzak, ideiak eta gertaerak hizkuntza batetik bestera hitz bakar batekin itzuli ezin direnak. Saudade portugesez hitz egiten duenarentzat oroimina baino askoz gehiago da, eta japoniarrek komorebi esaten diote zuhaitzen hostoetan zehar iragazten den argiari.

Komikiak zientziaz jantzi dira

Hizkuntza zuzena eta estetika direla-eta, komikiak tresna baliotsua dira zientziaren ezagutza zabaltzeko; hori dela eta, komikietan zientzia nola erabili izan den dokumentatzen duen erakusketa antolatu du Artiumek, 2016ko azaroaren 17tik 2017ko apirilaren 1era arte, Mintetegi aretoa-Liburutegian.

Jólabókaflóð, gabonetan liburuak oparitu eta gabon gaua irakurtzen ematen dute Islandian

Islandian Gabonetako opari kutunena liburuak dira. Paperezko liburua gainera, ez elektronikoa. Ohitura horrek Jólabókaflóð izeneko tradizioan du jatorria. Hitz luze horrek “Gabonetako liburu-oldea” esan nahi du, eta azaroa eta abendua hartzen ditu. Tarte horretan, islandiarrak buru belarri jartzen dira liburuak erosten, eta horietako asko abenduaren 24an ematen dituzte opari. Ondorengoa gozamen hutsa da: Gabon gaua eta Eguberri eguna patsadaz irakurtzen ematea. Tentagarria, ezta?

Ione Irazabal aktorearekin solasean

Antzerkian diharduten aktoreek ixileko lana egiten dutela esan daiteke, ez dute izaten telebistan edo zineman agertzen diren aktoreek besteko izena eta oharkabean joaten zaigu askotan haien lana. Hala ere, euskal aktore asko eta oso onak ditugu gure inguruan, eta aspaldidanik lan eta lan ari direnak gainera, horietako bat duzue Ione Irazabal elorriarra. Aspaldi honetan Madrilen bizi bada ere, ez du ez Euskal Herriarekin eta euskararekin harremanik galdu, eta euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez lan egiten du.

Irakurtzearen garrantzia

Irakurtzea gizakiok bizitzan zehar egiten dugun jarduerarik garrantzitsu eta erabilgarrienetako bat da.

#365ipuin lehiaketa abenduaren 2ra arte

140 hizkitan mundu bat azal daiteke. Horixe da Durangoko Berbaro elkartekook pentsatu dutena, eta aurten ere labur gauza ederrak kontatzeko aukera zabaldu dute. Ipuin laburren lehiaketa prestatu dute euskarazko ipuinez bazterrak betetzeko asmotan. Abenduaren 2ra arte zabalik dago parte hartzeko epea, eta bi modutan egin daiteke, gainera:

"Museo bilduma" Xabiroi

Museo bilduma aurkeztu dute, Xabiroi komiki aldizkarian kapituluz kapitulu argitaratutako seriearen komiki albuma. Harkaitz Canok eta Iñaki Holgadok elkarlanean egindako hirugarren lana da honako hau. Aurkezpenean izan dira, baita ere, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu eta Xabiroi aldizkariaren zuzendari Dani Fano. Hemen duzue agerraldiko bideoa.

 

 

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu