Arteder

Udarako liburuak

Udarako liburu aproposak aurkeztu ditu Ttarttalo argitaletxeak.

Itsasertzean 4 urtetik gorakoentzat gomendatzen liburua da. Bertan aurkituko ditugu maskorrak, itsas bedarrak, karramarroak… Horrek eta gehiago ageri dira liburu polit honetan.
Anna Milbourne da egilea eta itzulpena Aiora Jakak egin dau. Irudiak barriz, Erica-Jane Watersenak dira.

Hiru nobela labur

Euskaraz ondo moldatzen danarentzako edo eta euskara ikasten dabilenarentzako proposamena dakarsku oraingoan Elkar argitaletxeak.

Elkar argitaletxeak hiru nobela labur barri argitaratu ditu, euskara ikasleentzako irakurgai mailakatuen bilduman: Naia Chinatown inguruan, Atzapar-arrastoak eta Katu beltza.

Txokolatea eta bizkotxoak

Txokolatea eta bizkotxoak ekimena abiatu dabe Bilbon. Bilboko zazpi kaleetako Modesto tabernan egiten da hilabetean behin. Merke eta txokolatea eta bizkotxoak hartuz bide batez, kultureaz gozatzeko erea emoten dau ekimenak. Kulturea dinogunean literatura, musika, artea, irudiak eta abar esan gura dogu.

Mea Culpa

Uxue Apaolazak XII. Igartza Saria baliatuz, idatzi eban Mea Culpa nobela eta bere ibilbide literarioan lehenengo lanaren gaien inguruko obsesioakaz jarraitzen dau: bakardadea, gizartean tradiziozko giza harremanen inguruko korapiloak, kolore askotako pertsonaiak erakutsiz.

19 kamera

19 kamera lana Bilboko San Frantzisko auzoan kokatu dau Jon Arretxe idazle basauritarrak, Euskal Herrian kokatutako Afrika txiki baten. Literatura baltzean ohikoa dan moduan, pertsonaia finkoa sortu dau.Toure da bere izena. Burkina Fasoko etorkina da eta San Frantziskoko pisu pateran bizi da irregularki. Krisiak jota, bizirauteko sistema bilatu behar eta guzurrezko igarlearena egingo dau.

Euskara Irakurle Taldea

Izenak berak argitzen deuskunez, euskara, irakurketa eta taldea dira ekimen hau osatzen daben kontzeptuak. Beraz, euskaraz irakurriko da eta taldean. Martiaren 21ean hasita, eguen guztietan alkartuko gara maiatzaren 30era bitartean, martiaren 28an izan ezik, arratsaldeko seiretatik zortziretara. Matrikula epea itxita dagoen arren, hurreratu ezkero, ondo etorriak izango zarie. Informazinoa www.bizkaia.net/foruliburutegia atarian aurkituko dozue.

2d1

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak erakusketa berri bat ondu dute. Kasu honetan, 2d1 proiektuak ardoaren galaxiarekin duen harremanaren baitan, planeta berri bat deskubritu dute. Kiribila.

Oraingoan, argazki eta poesia erakusketa izan da. Kiribil ttipiak argazki erraldoietan izan dira, poesia hutsarekin dantzan.

Erakusketa martxoaren 23an izan zen, larunbatean, Durangoko Landako gunean, Ardo Saltsan Feriaren barruan, 11etatik 15etara eta 17etatik 21etara.

Kristalezko begi bat

Begia ez da meatzari bat, dio Virginia Woolfek,

ez urpekari bat, ezta altxor ezkutuen bilatzaile bat ere.

Begiak emeki flotatzen du ibaiaren mende.

                                                Marguerite Yourcenar

 

 

Idazteko gogoz?

Jakin badakizue irakurketa izan ohi dala atal honetako gaia. Baina, sarritan asko irakurten dauanak idatzi be egiten dauenez, bada, hementxe dakarguz idazteko aukerak.

Euskal Herrian lehiaketa asko daukaguz; bakotzak bere arau eta ezaugarriak daukaz eta ia, danen artean zeuen gustukorik dagoan.

 

martxoak 08

Negutik udabarrira, Ttarttalo

Salto egingo dogu oraingoan, negutik udabarrirako saltoa. Horixe egin dau eta behin honezkero Ttarttalo argitaletxeak, udabarriko haur literaturako nobedadeen barri emon deusku.

Ttarttalo argitaletxeak oso arlo desbardinak jorratzen dituen liburuak argitaratzen ditu, euskaraz eta gazteleraz. Bildumetan narratiba, gizarte zein historia lanak, sukaldaritza edota haurrentzako liburuak aurkitu daitekez.

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu