Euskara Irakurle Taldea

Udane Goikoetxea

Izenak berak argitzen deuskunez, euskara, irakurketa eta taldea dira ekimen hau osatzen daben kontzeptuak. Beraz, euskaraz irakurriko da eta taldean. Martiaren 21ean hasita, eguen guztietan alkartuko gara maiatzaren 30era bitartean, martiaren 28an izan ezik, arratsaldeko seiretatik zortziretara. Matrikula epea itxita dagoen arren, hurreratu ezkero, ondo etorriak izango zarie. Informazinoa www.bizkaia.net/foruliburutegia atarian aurkituko dozue.

Euskara Irakurle Taldearen xedea irakurtzea eta horren inguruan berba egitea da. Horrek esan nahi dau literaturaz gozatu nahi dala eta, era berean, Irakurketa Txokoetan parte hartu. Literatura sustatu, zabaldu eta lantzea dan arren asmoa, une atseginez be gozatu gurada. Horretarako ahalegina egingo da ordu biko hamar saiotan.

Irakurketa Txokoak idazleak entzun eta eurekin solas egiteko asmoz sortuak dira. Gure Euskara Irakurle Taldeak Karmele Jaioren Irakurketa Txokoan hartuko dau parte, maiatzaren 23an. Foru Liburutegian, berton, egin ohi dira.

 

   Karmele Jaio

Liburuen eta gainerako materialen lanketa pertsonala eta taldekoa egingo da maiatzera bitartean. Eguenetako ordu biak zatikatu egingo dira irakurriz bide batez, letretan sakontzeko. Puntu hau egunek aurrera egin ahala zehaztuko da.

Euskara Irakurle Taldean, zuetariko bakoitzaren partehartzea ezinbestekoa da.

Landuko dan liburu zerrendeagaz batera ostantzeko eduki eta materialak erabiltea be proposatzen da.

Honeek dira aurtengo Euskara Irakurle Taldean landuko diren liburuak.

1. Narrazioak. Joseba Sarrionaindia

2. Mussche. Kirmen Uribe

3. 19 kamera, Jon Arretxe

4. Ni, Vera. Itxaso Martin

5. Beste norbaiten zapatak. Garazi Kamio

6. Twist. Harkaitz Cano

7. Mea Culpa. Uxue Apaolaza

Udane Goikoetxea

2013, Martxoa 25
Arloa: Arteder