Txokolatea eta bizkotxoak
Txokolatea eta bizkotxoak ekimena abiatu dabe Bilbon. Bilboko zazpi kaleetako Modesto tabernan egiten da hilabetean behin. Merke eta txokolatea eta bizkotxoak hartuz bide batez, kultureaz gozatzeko erea emoten dau ekimenak. Kulturea dinogunean literatura, musika, artea, irudiak eta abar esan gura dogu.
Egile edo sortzaileek ekimen xume moduan deskribatzen dabe Txokolatea eta bizkotxoak. Goizalde Landabaso, Ane Zabala eta Fernando Perez pozik dagoz proiektuaren harrereagaz eta esan dabenez, datorren urtean be jarraitzeko asmoa daukie. Gazte eta ez hain gazteei zuzenduta dago, kultureaz gozatu nahi dauen guztiarentzako modukoa da eta Txokolatea eta bizkotxoak proiektu polita.
Bloga be sortu dabe eta bertan jasota dagoz orain arte egindako saioak eta egiteko diranen inguruko informazinoak. Beraz, blogean sartu eta gozatu. Hauxe da helbidea: http://txokolateaetabizkotxoak.tumblr.com/