Udarako liburuak
Udarako liburu aproposak aurkeztu ditu Ttarttalo argitaletxeak.
Itsasertzean 4 urtetik gorakoentzat gomendatzen liburua da. Bertan aurkituko ditugu maskorrak, itsas bedarrak, karramarroakā¦ Horrek eta gehiago ageri dira liburu polit honetan.
Anna Milbourne da egilea eta itzulpena Aiora Jakak egin dau. Irudiak barriz, Erica-Jane Watersenak dira.
Egun eguzkitsua be Anna Milbournerena da eta Aiora Jakak itzulita dago. Elena Temporinen ilustrazinoek erakutsiko deuskue eguzki egunetan gauza miragarri asko gertatzen dala. Liburu hau be lau urtetik gorakoentzako modukoa da. Erleak, kilkerrak, elaiak eta abar dira Egun eguzkitsua liburutxuko protagonistak.
Txori-habia eta Tximeleta lanak be oso aproposak dira udan irakurteko. Lehenengoak txorien mundu miragarria erakutsiko deusku eta bigarrenak barriz, tximeletak zelan jaiotzen direnā¦
Anna Milbourneren lanok be Aiora Jakak ekarri ditu euskarara. Lehenengoa Laurence Cleyet-Merlek jantzi dau irudiz eta bigarrena Cathy Shimmenek.
Uda eta natura gozatzeko proposamen apartak beraz, Ttarttalo argitaletxeak ekarri deuskuzanak.
Gozatu uda!