Hiru nobela labur
Euskaraz ondo moldatzen danarentzako edo eta euskara ikasten dabilenarentzako proposamena dakarsku oraingoan Elkar argitaletxeak.
Elkar argitaletxeak hiru nobela labur barri argitaratu ditu, euskara ikasleentzako irakurgai mailakatuen bilduman: Naia Chinatown inguruan, Atzapar-arrastoak eta Katu beltza.
Liburutxuok irakurmenaren ulermenagaz lotutako lanketa didaktikoa daukie, jagokezan erantzun eta guzti, eta baita hiztegitxu bat be, testua ulerterrazagoa izan daiten. Gainera, audio eta guzti eskaintzen dira.
Katu-beltza liburua John Milnek idatzi dau eta Kepa Orbe izan da ilustratzailea. 72 orrialdetan ekintzaz betetako detektibe istorioak kontatzen dira.
Atzapar-arrastoak John Landonek idatzi dau eta Alex Orbek egin ditu irudiak. Munstro handi bat eta Larry dira protagonistak ; misterioa eta bildurra ditu ezaugarri.
Naia Chinatown inguruan Alvaro Rabellirena da. Pedro J. Colomboren irudi ederrez beterik dago 76 orrialdeko istorioa. Naia emakume langile eta ikaslea ezagutuko dogu liburutxu honetan.