Arteder

Gazteentzako II. nanoipuinen lehiaketa

Gazteentzako II. Nanoipuinen lehiaketa antolatu du Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak. Nanoipuinek gehienez ere 132 karaktere izango dituzte, eta baldintza hori bete beharko dute lanek; gainera, liburutegi hitza izan beharko dute. Gazteentzako II. Nanoipuinen lehiaketa honetan 12 urtetik 30era bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketarako hiru kategoria adostu dira: A kategoria (DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak); B kategoria (DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak); eta C kategoria (19 urtetik 30era bitarteko gazteak)

Emakumeak hormetan

“Artea askatzailea izan badaiteke, kaleko artea are gehiago; aukera ematen diolako jendeari normalean ukatzen zaion espazio publiko baten jabe egiteko”

Sit al-hita – Hormetako emakumeak – WOW ingelesez, 2013ko udaberrian Egipton hasi zen graffiti ekimena da. WOW ekimenak graffitia erabiltzen du emakumeei buruz hitz egiteko, emakumeei dagozkien gai eta eskubideez hitz egiteko, emakume arabiarra ikusarazteko, finean. Emakumeen presentzia Egipto eta Ekialde Hurbileko kaleetan ikusgarri bihurtzeko.

Oskara, dantza proiektu berria

Egungo dantza-eszenako bi dantzari eta koreografo ezagunek, Jon Mayak eta Marcos Morauk, Oskara proiektua sortu dute antzinako euskal kulturaren omenez. Bi koreografia-unibertsok eta dantza ikusteko bi moduk bat egiten dute lan honetan: euskal kulturaren errorik tradizionalenak eta artista garaikideen adierazpide abangoardistak.

Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da

Zabalik dago Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko epea 2016ko otsailaren 5era arte. ‘Bizkaidatz. Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da’ izenburua duen lehiaketan parte hartzeko, parte-hartzaileek kontaketa literario bat aurkeztu behar dute, egungo bi egilek —batek euskaraz eta besteak gaztelaniaz— proposatutako bi hasieretatik abiatuta, eta proposatzen zaizkien pertsonaietara eta egoeretara egokitu beharko dute.

Xabiroi 10 urte! erakusketa

Ondarroako 18. Komiki Jardunaldien kariaz, urtarrilaren 22an Xabiroi 10 urte! erakusketa jarriko dute abian Ondarroako Udal Erakusketa Aretoan.
Erakusketa horretan euskarazko komiki horren azal guztiak eta egileen originalak bilduko dituzte, eta urtarrilaren 31ra arte zabalik egongo da.
DBHko, Batxilergoko zein Lanbide Heziketako ikasleei bereziki zuzendutako komiki-aldizkaria da eta 2005ean argitaratu zen lehen alea Ikastolen Federazioaren eskutik, nerabeek eskura duten euskarazko literatura grafikoa anizteko asmoz.

Ondo idazten al dugu?

Uste baino garrantzitsuagoa da ondo idaztea, testu bat idatzi aurretik norentzat den, ideiak egoki nola azalduko ditugun, nolako egiturak erabiliko ditugun eta beste hainbat galdera erantzutea, horren guztiaren araberakoa izango baita transmititu nahi duguna ulertzea eta irakurlearengana behar bezala heltzea.
Ez al zaizue inoiz gertatu testu baten aurrean jarri eta lerroalde osoa amaitutakoan berriro ere hasierara itzuli behar izatea tutik ere ulertu ez duzuelako?
Ulermen-arazoak saihestean, ikaste- edo barneratze-prozesua arindu egiten da. Hortik garrantzia.

2d1

Durangoko azokaren aitzakiarekin, 2d1-eko siamesok (Gotzon eta Peru Magdaizabal) liburu bat kaleratu eta oparitzea erabaki dute. "2d1 liburua" da, eta urteotan egindako artelan eta proiektu pilo bat dakartza bere baitan.

www.2d1.eus helbidean dago eskuragarri, bertan klikatu eta musutruk jaisteko moduan.

Orduan, interesik izanez gero, berau jaisteko gonbitea egiten dute.

Bestela ere, dena dago oso ondo. Gero eta hobeto, egia esan. 

 

Irakurketa, mogikorren aroan

Urteroko moduan, apirilaren 23an liburuaren nazinoarteko eguna ospatu dogu. Asko dira egun horretan jaso ditugun datuak baina bereziki batek emon deusku atentzinoa, Uneskoren "Reading in the Mobile Era" - euskaraz Irakurketa, Mogikorren Aroan- txostenak. Ondorio nagusia hauxe da: "Garapen bidean dagozan herrialdeetan pisu handia daukienez, sakelako telefonoak analfabetismoaren aurkako burrukan tresna eraginkorrak dira". "Eskuko telefonoek analfabetismoaren oztopoa gainditzeko bidea emoten deutso jende askori, liburuetarako lehenengo atea hurbilduz", azpimarratzen dau.

Aforismoak

996. Izuz akabatzen nago, ideia propio bat izan dut

997. Hilobi batean: “Hemen ere ez dago zuk maite zenuena”

Karlos Linazasorok Alferrik ez balitz liburua plazaratu barri dau. Mila aforismoz osotutako liburua da. Autoreak dinoenez aforismoak dira:  iritzi bat, pentsamendu bat, burutapen bat, karga moralik bakoa eta laburra.

Hiztegiak holan definitzen dau aforismoa: Aforismoa edo zuhur-hitza balio literarioa daukan esaldi edo esaera gogoangarri bat da. Esaeraren mezua garrantzitsutzat edo interesgarritzat jo da eta literaturan askotan errepikatu izan da.

Mikel Zarate sariketea

Lezamako udalak eta Elkar argitaletxeak, Mikel Zarate lehiaketea antolatu dabe laugarrenez.

Umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz sortutako lehiaketea da.

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu