Gazteentzako II. nanoipuinen lehiaketa
Gazteentzako II. Nanoipuinen lehiaketa antolatu du Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak. Nanoipuinek gehienez ere 132 karaktere izango dituzte, eta baldintza hori bete beharko dute lanek; gainera, liburutegi hitza izan beharko dute. Gazteentzako II. Nanoipuinen lehiaketa honetan 12 urtetik 30era bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute.
Lehiaketarako hiru kategoria adostu dira: A kategoria (DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak); B kategoria (DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak); eta C kategoria (19 urtetik 30era bitarteko gazteak)
Lanak entregatzeko epea martxoaren 23tik apirilaren 23ra izango da.
Ez dago aitzakiarik ahalegintxoa ez egiteko, 132 hitz baino ez, gure idazle sena pizteko.
Informazio osoa hemen