Irakurketa, mogikorren aroan
Urteroko moduan, apirilaren 23an liburuaren nazinoarteko eguna ospatu dogu. Asko dira egun horretan jaso ditugun datuak baina bereziki batek emon deusku atentzinoa, Uneskoren "Reading in the Mobile Era" - euskaraz Irakurketa, Mogikorren Aroan- txostenak. Ondorio nagusia hauxe da: "Garapen bidean dagozan herrialdeetan pisu handia daukienez, sakelako telefonoak analfabetismoaren aurkako burrukan tresna eraginkorrak dira". "Eskuko telefonoek analfabetismoaren oztopoa gainditzeko bidea emoten deutso jende askori, liburuetarako lehenengo atea hurbilduz", azpimarratzen dau.
Idatzia egiteko, lau mila alkarrizketa egin deutsiez, Etiopian, Ghanan, Indian, Kenyan, Pakistanen eta Zimbabwen, 35 urtetik beherako gizon eta andrazkoei. Mundu osoan bizi garen zapi mila milioi pertsonetatik sei mila milioik gitxienez telefono linea baterako sarbidea daukagu eta lau mila eta bostehunek baino ez, komuna, esate baterako, Nazino Batuen Erakundearen datuek nabarmentzen dabenez.
Txostengileek nabarmendu dabenez, analfabetismoaren aurkako burruka, besteak beste, paperezko liburuen prezio altuegiak baldintzatzen dau herrialde pobre askotan. Ikerketan parte hartu ebenen % 90ek jarrera positiboa erakutsi eben eskuko telefonoan irakurteko orduan. Ikergai izan ziren emakumeek 207 minutu irakurten ditue hilean batez beste, gizonezkoek baino halako sei gehiago.
Irakurten dogu? Eta eskuko telefonoan? Zer uste dozu honetaz? Hauxe gaurko hausnarketa. Asko irakurri!