Bizitza baten txatalak
BIZITZA BATEN TXATALAK Andre bat lurrari emana
EGILEA: Onintza Enbeita Maguregi
ARGITALETXEA: ARGIA, Bizi Baratzea saila, 2025
DISEINUA ETA ILUSTRAZIOA: Maitane Gartziandia
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari emana bizi izan dena Muxikako Igertu baserrira ezkondu zenetik. Biekin elkartu gara, behinola fatxada osoa piper txorizeroz gorri-gorri izaten zuen baserrian.
ARGAZKIAK: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
ARGAZKI ZAHARRAK: Feli Madariagak utziak
PREZIOA: 15 euro. Eskaintza berezia: Irailaren 21 arte ARGIAko edo Bizi Baratzeako kide eginda, liburua opari. Horretarako: deitu (+34) 943 37 15 45 zenbakira edo sartu argia.eus/eginargiakoa edo eginbizibaratzea.eus webguneetan.
EROSTEKO: azoka.argia.eus webgunean; edo Gernikako astelehenetako azokan, Enbeitaren mahaian.


