Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da

kontaizu

Zabalik dago Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartzeko epea 2016ko otsailaren 5era arte. ‘Bizkaidatz. Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da’ izenburua duen lehiaketan parte hartzeko, parte-hartzaileek kontaketa literario bat aurkeztu behar dute, egungo bi egilek —batek euskaraz eta besteak gaztelaniaz— proposatutako bi hasieretatik abiatuta, eta proposatzen zaizkien pertsonaietara eta egoeretara egokitu beharko dute.

Aurtengo edizioan Jasone Osorok hasiko du euskarazko kontakizuna, ‘Laranja zukua’ izenburupean, eta Aixa de la Cruzek gaztelaniazkoa, ‘Stan’ deiturikoa. Lehiaketa 16 urte baino gehiago dutenentzat dago zabalik, eta sariak honako hauek izango dira:

- Lehenengo saria, euskaraz/gaztelaniaz: 1.500 euro eta diploma.
- Bigarren saria, euskaraz/gaztelaniaz: 500 euro eta diploma.
- Finalista, euskaraz/gaztelaniaz: diploma.

Euskarazko kontakizuna

Gaztelaniazko kontakizuna

Oinarriak

Eskaera-orria

BIZKAIDATZ TXIKIA

LH 3., 4., 5. eta 6. mailetako eta DBH 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleen kasuan, lehiaketan parte hartzeko epea 2016ko martxoaren 11ra arte egongo da zabalik, eta honako sari hauek banatuko dira:

- Haur/gazte kategoriako lehen sariak: tablet bat eta diploma bat.
- Haur/gazte kategoriako bigarren sariak: liburu elektroniko bat eta diploma bat.

Gainera, sarituta gertatu diren haur eta gazteen ikastetxeek eskolako material-sorta bat jasoko dute.

Euskarazko atalean, Miren Agur Meabe idazlearen «Haizebegi» kontakizunari eman beharko zaio segida, eta gaztelaniazko atalean, Seve Calleja idazlearen «Viaje Nocturno» kontakizunari.

Euskarazko kontakizuna

Gaztelaniazko kontakizuna

Oinarriak

Eskaera-orria
 

 

kontaizu

2016, Urtarrila 28
Arloa: Arteder