Arteder

Interpreteak Nurenbergen (1945-1946) erakusketa

Itzultzaileak eta interpreteak, ematen al diegu behar besteko garrantzia? Interpreteen kasuan, batez ere, oso garrantzitsua da, garrantzitsua da beti, baina batez ere egoera babesgabean daudenen interprete jardun behar dutenean: gatazketako biktimak, genero-indarkeriaren biktimak, auzitegi batean daudenak, etab. Egoera horietan daudenek esaten dutena, zehatz eta hitzez hitz azaltzeak salba dezake biktima une batean, edo alderantziz, esan duena oker adierazteak, kalte konponezina eragin.

Laburbira 2018

Euskarazko film laburren zirkuituak 15. edizioa beteko du 2018an.

Ramiro Pinilla I. Eleberri Laburren Lehiaketa abian

Ramiro Pinilla I. Eleberri Laburren Lehiaketa antolatu du Getxeoko Kultur Etxeak. Ramiro Pinilla 1923an Bilbon jaio eta 1960.eko hamarkadaz geroztik Getxon bizi izan zen idazlearen oroitzapena gorde eta literatur sorkuntza bultzatzeko sortu dute lehiaketa hau. Lehiaketa honetan parte hartzeko epea apirilaren 23an amaituko da, Liburuen Nazioarteko Egunean, eta epaimahaiak erabakia hartu ondoren, sariak irailaren 13an banatuko dira, Ramiro Pinillaren jaiotzaren urteurrenean, hain zuzen.

Giza eskubideen 16. zinemaldiko gazte epaimahaikide izateko aukera - FiSahara

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak antolatzen du Giza Eskubideen Bulegoa eta Donostia Kulturaren bitartez, eta mundu osoan gertatzen diren giza eskubideen urraketekiko, herritarren akzioari eta kontzientzia kritikoari eragitea du helburu.

Artea opari Gabonetan

Joan den igandean jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalean ere ikusi genuen, besteak beste, 8 finalistei artelan bana eman zieten opari, euskal artista ezagunen lanak.

Neguko solstizioa, Gabonak... zer ospatzen dugu abenduan?

Abenduaren amaiera aldera Olentzero protagonista bihurtzen zaigun arren, Gabon-kantek, etxeetako jaiotzek, loteriak, kaleko apaingarriek eta beste hainbat ezaugarrik Jesusen jaiotza gogorarazten digute. Baina ez da beti horrela izan, eta, gainera, ez omen zen hala gertatu.

Hitzak eta irudiak, uharte libre bat morrontzaz betetako gizartean

Uste baino maizago gertatu arren uste baino ezezagunagoa den mundua erakutsi nahi digu urtarrilaren 17ra arte Donostiako San Telmo Museoko Laborategian ikusgai izango den "Uhartearen Altxorra" erakusketak: letren eta irudiaren arteko batuketa; bertan, bat egiten dute euskarazko literaturatik sortutako pertsonaiek, ilustrazizoek, gaiek eta garaiek. Haur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi.

Zuzeu, gaztea saria. Segi idazten!

2016ko urtarrilaren 1ean hasi zuten ZUZEU GAZTEA SARIA, ZUZEU orainkariak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin 150 euroko saria emango dio hilabete bakoitzean artikulu onena idazten duen gazteari, 30 urtez beherakoei, alegia.

Lehiaketa horren helburua da euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, diru kantitate bat irabazteko aukera eskainiz. Hortaz, azarokoa martxan da, eta hementxe dituzue bertan parte hartzeko baldintzak.

- Artikuluak originala izan behar du, inon argitaratu gabea.

Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak

Margaret Harrison artista erradikala da, berrogei eta hamar urte baino gehiagoko jardun luzea du, eta ez da beti erraza izan haren lanak ikustea. Izan ere, 1971n, poliziak bere lehenengo banako erakusketa itxi zuen, bertan agertzen ziren gizonen irudikapenagatik: besteak beste, Hugh Hefner (Playboy aldizkari ospetsuaren argitaratzailea) "untxitxo" jantzita agertzen zen. Margaret umoretsua, erradikala, feminista eta lanerako trebezia handiko emakumea da, eta gaur egun, bere lanen erakusketak ez dira ixten. Arte feministaren aitzindaria da Harrison.

Live Painting, Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren 28. astearen barruan

Urriaren 28tik azaroaren 3ra arte izango da Donostian Fantasiazko eta Beldurrezko 28. astea, eta, aurreko edizioetan bezala, urteko film labur eta luze entzutetsuenak ikusi ahal izango dira bertan. Guztira, 86 film ikusi ahal izango dira, eta aurten, banpiroak eta emakumeak izango dira protagonistak.

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu