Live Painting, Fantasiazko eta Beldurrezko zinemaren 28. astearen barruan
Urriaren 28tik azaroaren 3ra arte izango da Donostian Fantasiazko eta Beldurrezko 28. astea, eta, aurreko edizioetan bezala, urteko film labur eta luze entzutetsuenak ikusi ahal izango dira bertan. Guztira, 86 film ikusi ahal izango dira, eta aurten, banpiroak eta emakumeak izango dira protagonistak.
Baina ez dira filmak bakarrik izango aste horretan, gaia eta aukera baliatuta, bestelako hainbat ekimen ere izango dira Donostian; besteak beste Live Painting Kutxa Kultur izenekoa. Urriaren 26tik aurrera, Paoletta izeneko artista donostiarrak pintura bat sortuko du zuzenean. Beldurrezko astearen inauguraziorako gaien ildotik, bere lanaren inspirazioa Theda Bera izango da; zinemaren historiako lehenengo vamptzat hartua eta 10. eta 20.eko hamarkadetako zinemaren ikonoa. Paolettarekin eta Thedarekin batera artelan bat sortzeko prozesua bizitzeko aukera izango da Kutxa Kultur Plazan urriaren 26tik azaroaren 5era arte.
Baina pintura gustuko dutenentzat ez ezik bestelako aukerarik ere eskainiko da Donostian Fantasiazko eta Beldurrezko aste horretan, hona hemen ekintza garrantzitsuenen zerrenda:
Erakusketak
Theda’s Vamp – Medicine Show
Clonerama
Fanzineen gerra
Argitalpenak
Halloweeneko makilaje tailerra
“Halloween edition” por elkarraldia
Aste oparoa, beraz, urriaren 25etik aurrerakoa. Fantasia eta beldurra hainbat arlotatik jorratuko dira, eta edonork aurkitu ahal izango du gustuko ekimenen bat.
Programazio osoa eta ordutegiak ikusteko: