Ramiro Pinilla I. Eleberri Laburren Lehiaketa abian
Ramiro Pinilla I. Eleberri Laburren Lehiaketa antolatu du Getxeoko Kultur Etxeak. Ramiro Pinilla 1923an Bilbon jaio eta 1960.eko hamarkadaz geroztik Getxon bizi izan zen idazlearen oroitzapena gorde eta literatur sorkuntza bultzatzeko sortu dute lehiaketa hau. Lehiaketa honetan parte hartzeko epea apirilaren 23an amaituko da, Liburuen Nazioarteko Egunean, eta epaimahaiak erabakia hartu ondoren, sariak irailaren 13an banatuko dira, Ramiro Pinillaren jaiotzaren urteurrenean, hain zuzen.
Lehiaketan Espainiako estatuan bizi den edonork hartu ahal izango du parte, lan bakarra aurkeztu ahal izango du; lanek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Hizkuntza bakoitzeko lan bakarrari emango zaio saria eta 6.000 eurokoa izango da.
Lanaren ezaugarriak honako hauek dira: luzera 75 eta 110 orrialde artekoa izango da, DIN A4 neurrikoak. Letra tipoa, Arial 12, lerroalde bikoitzean eta orrialdearen bi aldeetan inprimatuta aurkeztuko da. Orrialdeak zenbakituta egongo dira lehen orrialdetik hasita, eta enkoadernatutako hiru kopia bidali behar dira.
Informazio guztia Getxoko udalaren webgunean edo HEMEN.