Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak

Margaret Harrison artista erradikala da, berrogei eta hamar urte baino gehiagoko jardun luzea du, eta ez da beti erraza izan haren lanak ikustea. Izan ere, 1971n, poliziak bere lehenengo banako erakusketa itxi zuen, bertan agertzen ziren gizonen irudikapenagatik: besteak beste, Hugh Hefner (Playboy aldizkari ospetsuaren argitaratzailea) "untxitxo" jantzita agertzen zen. Margaret umoretsua, erradikala, feminista eta lanerako trebezia handiko emakumea da, eta gaur egun, bere lanen erakusketak ez dira ixten. Arte feministaren aitzindaria da Harrison.

Margaret Harrison London Women's Liberation Art Group taldearen sortzaileetako bat izan zen 1970ean. 70.eko urteetan, metalezko kutxen fabrika bateko emakumeen enpleguari buruzko ikerlana egin zuen beste artista batzuekin. Lan horren emaitza "Emakumeak eta lana: industriako lan-banaketari buruzko dokumentua. 1973-1975" instalazioan aurkeztu zuten South London Art Galleryn 1975ean. Harrisonen lanak eta agertzen ari ziren beste artista batzuenak ere, ordura arte arte-galerietan inoiz agertu ez ziren kezka sozialak erakusten zituen, eta ildo horri jarraitu zion aurrerantzean ere: "Beautiful Ugly Violence" izeneko lana honela deskribatu zuten: "justaposizioen harrabotsa da, bere koadroen kolore distiratsu eta ia alaiak kontraesanean baitaude benetako gaiarekin, askotan ezkutatzen eta sarritan hilkorra ere baden gaiarekin: emakumeen kontra indarkeria erabiltzeko moduak". Estatu Batuetan nahiz Ingalaterran egin du lan, baina munduko hainbat herrialdetan erakutsi du bere lana. Hainbat sari irabazi ditu; hala nola Northern Art Prize, 2013an, "Reflect" lanagatik eta Paul Hamlyn Awards saria, 

Honakoan, Harrisonen lana bertatik bertara gozatzeko aukera izango dugu; izan ere, "Sexu, klase eta indarkeriaren arteko harremanak" izenburupean, Azkuna Zentroan ikusi ahal izango dugu urriaren 20tik 2018ko urtarrilaren 14ra arte. Erakusketa hau Harrisonen lanaren formatu handiko lehenengo atzera begirako erakusketa da. Artistaren ibilbidean zeharreko txangoa proposatzen digu, 1971n poliziak itxi zuen lehenengo erakusketa hura abiapuntu hartuta. Emakumeen laneko esplotazioa eta sexu esplotazioari buruzko lanak eta lan berriagoak, ikuspegi feministatik eginak denak.

http://margaret-harrison.com/

https://www.azkunazentroa.eus/az/eusk/agenda-2/margaret-harrison-sexu-klase-eta-indarkeriaren-arteko-harremanak-/al_evento_fa

 

 

letrArt

2017, Azaroa 04
Arloa: Arteder