Oskara, dantza proiektu berria

Egungo dantza-eszenako bi dantzari eta koreografo ezagunek, Jon Mayak eta Marcos Morauk, Oskara proiektua sortu dute antzinako euskal kulturaren omenez. Bi koreografia-unibertsok eta dantza ikusteko bi moduk bat egiten dute lan honetan: euskal kulturaren errorik tradizionalenak eta artista garaikideen adierazpide abangoardistak.

Oskara euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen instalazio lan bat da. Mitoak, tradizioak, ikurrak... sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardiaren arteko ibilbide plastiko zirraragarri bat irudikatuz. Lan honek giza esperientziarik erabatekoena gordetzen du bere baitan.

Oskara gauzatzeko, atmosfera aseptikoa erabili dute, kolore zuriak nagusiki; eta obran aurrera egin ahala, kolorez betetzen da ikuskizuna.

Otsailetik aurrera izango da ikusgai Euskal Herriko zein atzerriko hainbat tokitan maiatzaren 27ra arte: Errenteria-Oreretan (otsailak 21), Hondarribian (otsailak 27), Baiona-Angelun (martxoak 1), Donostian (martxoak 8), Valladoliden (martxoak 19), Gasteizen (apirilak 15), Iruñean (apirilak 30), Maastrichten (maiatzak 18), Elorrion (maiatzak 27). Udazkenetik aurrera, Zornotzan, Durangon, Basaurin eta Barakaldon izango da ikusgai. Egon adi!

 

Kontaizu

2016, Otsaila 12
Arloa: Arteder