#365ipuin lehiaketa abenduaren 2ra arte

140 hizkitan mundu bat azal daiteke. Horixe da Durangoko Berbaro elkartekook pentsatu dutena, eta aurten ere labur gauza ederrak kontatzeko aukera zabaldu dute. Ipuin laburren lehiaketa prestatu dute euskarazko ipuinez bazterrak betetzeko asmotan. Abenduaren 2ra arte zabalik dago parte hartzeko epea, eta bi modutan egin daiteke, gainera:

  • Twitter bidez #365ipuin traolarekin
  • Ipuina horretarako prestatuta dauden postontzietan sartuta (orriak eskuragai daude postontzietan, edo bestela hemendik inprima daitezke).

Oinarrien artean daude, jakina, lanak euskaraz idatzita egotea eta 140 karaktere baino gutxiago izatea. Lehiaketak hiru azpiatal izango ditu eta azpiatal bakoitzeko sariak honako hauek izango dira: 

a. Postontziko ipuinik onena (0-17): Tableta + liburu sorta

b. Postontziko ipuinik onena (18tik gora): 100 euro + liburu sorta

c. Twitterreko ipuinik onena: 100 euro + liburu sorta

Lehiaketaren oinarriak zehatz-mehatz:

http://www.berbaro.eus/wp-content/uploads/2016/11/oinarriak365.pdf

Postontziak non dauden jakiteko zerrenda:

http://www.berbaro.eus/wp-content/uploads/2016/11/POSTONTZIAK-1.pdf

 

 

 

 

letrArt

2016, Azaroa 17
Arloa: Arteder