Artea, gozatzeko eta herria duintzeko

Ekimen hori 2008an jaio zen, “Ballabu” –85 kilometro karratuko eremu naturala– Kontserbazio Proiektuaren babesean; eremu horrek 14 herrixka hartzen ditu eta 100.000 lagun inguru bizi dira bertan eta helburua da herrixka bakoitza bere burua aski duen herrixka bihurtzea, basoko bizimodua zaintzea eta bertako biztanleen pobrezia murriztea.

Erreserba horren sortzaileetako batek, Lawrence Willimiasek (Erresuma Batua) bertako artista batekin lan egin zuen urte batzuk lehenago, eta esperientzia hartatik sortu zitzaien ideia, arte-instalazio moduko bat eratzea eta Gambia, helburu turistiko gisa sustatzea; Baina ez edonolako turismoa, turismo arduratsua baizik: bisitariak horma-irudiak ikustera joango dira, baina herrietako jendearekin kultur-trukean parte hartuko dute. Gambia ezagutzeko beste modu bat da, safarietatik urrun dagoena baina, aldi berean, «gizakiez osaturik dauden zoologiko bihurturiko herrixkak» sor ditzaten eragotziko duena, eta bertako jendea errespetuz eta duintasunez tratatuko duena

Ideia hauxe zen: Ballabu eremu barruko herrixka batzuk arte-biziduneko proiektu bihurtzea, turistak bisitan joan eta tokiko kulturako elementuak balioesteko.

Ideiak arrakasta handia izan zuen eta mundo osoko hainbat artista atxiki zitzaizkion berehala: Logan Hicks, C215, Will Barras,  Broken Crow (John Viga eta Mike Fitzsimmons), Lucy McLauchlan eta Ben Eine hautatu zituzten Ballabu eta Makasutu inguruetako herrixkak margotzeko. Eta hurrengo urteetan bestea batzuk gehitu zitzazikien: Roa (Belgika), Know Hope (Israel), Remed (Espainia), TIKA (Suitza), Best Ever (Erresuma batua), Freddy Sam (Hegoafrika), Selah (Hegoafrika) eta Bushdwellers (Gambia).

Bi asteko aldietan egin zituzten lanak: artistak itsasontziz mugitzen ziren alde batetik bestera Kubuneh eta Ballabuko hormak mihize gisa erabiltzeko. Emaitza begien bistakoa da: tokiko kulturako hainbat elementu gogorarazten dituzten eta, aldi berean, inguruan ezin hobeto txertatzen diren lan bikainak egin dituzte.

Baina emaitza artitistikoaz gain, besterik ere bada; izan ere, artista taldeak hainbat tailer antolatu zituen hango haurrentzat, pinturaren eta arte bisualen inguruan trebatzeko eta obren bilakaeran ere parte har zezaten.

Proiektua hainbat urtez errepikatu da, eta zein baino zein arrakastatsuagoa izan da, bai egindako obrei dagokienez bai bertako artisten presentzia nabarmentzeko izan zuen garrantziagatik.

Aurrerantzean ohikoa bihurtu nahi dute ekitaldi hori, besteak beste, bertako biztanleentzat diru-iturria izan dadin eta gazteak hiri handietara joan ez daitezen.

Bideoa ikusteko:

https://www.youtube.com/watch?v=9xu6DRSskK8&list=PLVfAIGeJriut4tQ8Sgbf9PJYRkR4CzCZv&index=75

Irudiak ikusteko:

https://www.facebook.com/pg/Wide-Open-Walls-Gambia-121118701274068/photos/

Informazio gehiago:

https://www.gambia.co.uk/blog/?s=Wide+Open+Walls&submit=Search

 

 

 

 

 

 

letrArt

2017, Otsaila 03
Arloa: Arteder