Hiria eta poesia

Udane Goikoetxea

Bilbaopoesia literatur jaialdiak danetarikoak aurkeztuko ditu Poesia eta hiria lemapean. Errezitaldiez gain adibidez, kontzertuak be egongo dira.

Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango da Bilbaopoesiaren lehenengo jardunaldiko protagonista, urriaren 14an. poeteari eskainitako Gabriel Aresti bizsitan ikuskizuna eszenaratuko dau Oskorri taldeak. Natxo de Felipek dino kontzertu ahaztezina izango dala, besteak beste, Euskal Herriko hainbat udalerritatik igaro ondoren, taldeak bere proposamen barria estreinauko dauelako Bilbon.

Bilbaopoesia, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako literatur jaialdiak, hizkuntza forma eta estilo anitzetatik ikusita, poesia eta uria lotzen dituan egitaraua eskainiko dau aurten. Urriaren 14tik 23ra bitartean egingo dira saioak Bidebarrietan, sarrerea librea da.

Udane Goikoetxea

2013, Urria 09
Arloa: Arteder