Ikasle Israelen
Imanol Berriatuak idatzitako liburua da Ikasle Israelen. Errez eta ia berez irakurten da eta zalantzak argitu nahi izanez gero, ariketa labur eta errezak eskaintzen ditu liburutxuak. Beraz, Israeleko pasadizuak eta oinarrizko euskara ikasi edo hobetzeko aparta da 44 orrialdeko liburutxua.
Israelek hebreera berreskuratzeko egiten ebilen lana aztertzeko asmoz, Israelera bidaiatu eban Berriatuak 1976an eta hebreera berreskuratzeko tresnak ikusi: komunikabideak, unibertsitatea... Bertatik itzulita, euskaltegi izena ipini eutsien helduak euskalduntzea helburu eben ikastegiei eta israeldarrengandik ikasitako metodoak aplikatu.
Labur bada be, Imanol Berriatua nor izan zan jakingo dogu hurrengo lerrootan.
Imanol Berriatua Elantxoben jaio zan jaio arren, gaztetatik joan zen Gernikara bizitzen. Herri horretako klaratarren Santa Klara komentuan meza-lagun izan ostean Foruan hasi zituen eliz-ikasketak bertako frantziskotarren komentuan. 1936an soldadutzara joan zan, eta Loiolako kuartelen erreboltek bete-betean harrapatu zuten; gerratik urtetako, frantziskotar nagusiek Imanol, beste fraidegai batzukaz batera, Kubara bidaltea erabaki eben, bertara 1937ko urriaren 28an helduz. Habanan abadetu zan.
1950an itzuli zan Euskal Herrira eta euskaltzale batzukaz parau zan kontaktuan. Anaitasuna aldizkaria sortu eta euskara batuaren aitzindari izango zanaren lanari ekin eutson bertatik, aldizkariko testuak zuzenduz.
1961ean euskaltzain urgazle izendatu eben eta 1967an Bilboko Iralako komentura joan zan bizitzen.
Israelek hebreera berreskuratzeko egiten ebilen lana aztertzeko asmoz, Israelera bidaiatu eban Berriatuak 1976an eta hebreera berreskuratzeko tresnak ikusi: komunikabideak, unibertsitatea... Bertatik itzulita, euskaltegi izena ipini eutsien helduak euskalduntzea helburu eben ikastegiei eta israeldarrengandik ikasitako metodoak aplikatu.
1980 eta 1981ean barriro itzuli zan Israelera, hebreera hobetzeko asmoarekin. 1981ean Euskal Herrira bueltatzear zala hil egin zan. Jerusalemen dago hilobiratuta gaur egun.