Udako terrazak

Udane Goikoetxea

libros1

 

Udarako proposamen atsegina dakar aurten be Getxoko udalak.

Udan irakurketa eta aisialdia hurreratzeko asmoz, udal liburutegiek kalera urten dabe Getxoko udalerrian zehar. Kaleko liburutegiak edo letren terrazak abuztuaren 30era arte plazetan egongo dira liburuak ume zein helduei hurreratzeko.

Sei kokapenetan banatuko dira terrazak. Uztailaren 1etik 30era, Neguriko Gernika parkean eta Algortako Iturgitxi eta Getxoko Sarri plazetan kokatuko dira etxolak. Abuztuaren 5etik 30era, barriz, Areetako Xake, eta Algortako Telletxe eta Aldapa plazetara pasauko dira. Guneotan erabiltzaileek irakurketa ugariz gozatu ahal izango dabe eta txikienek, jokoez eta ipuin-kontaketa saioez.

Era berean, familia osorako antzerki ikuskizunak eskainiko dira. Terrazak astelehenetik barikura egongo dira zabalik ordutegi honetan: 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era. Guztira, 2.000 liburuz osatutako liburu-funtsa eskainiko deutsiez terrazek erabiltzaileei: elabarriak, ipuinak, komikiak, prentsa eta abar.

Ordutegia: 11:30-13:30 / 17:30-20:30 (astelehenetik barikura)

Adina: guztientzat

Sarrera: dohainik

Udane Goikoetxea

2013, Uztaila 25
Arloa: Arteder