Xamaren herri magikoa

Kontaizu

Txagu Magu magia ikasteko liburu bat aurkeztu du. Bertan, haurrek benetako magia modu dibertigarrian egiten ikasten dute, sekretua deskubritu gabe eta inolako trebetasun berezirik izan gabe. Magiak liburua irakurri ahala sortzen dira, eta gero lagunei edo familiari egin diezazkiekete.

Magia hainbat formatutan egiten da; matematikak erabiliz, papiroflexiarekin, ikusizko jarraipenarekin...jolasetarako material magikoa sortzen dute irakurleek.Taldearen garrantzia, animalien maitasuna, landa-eremuen askatasuna, adinekoen errespetua, familiaren eta lagunen garrantzia bezalako balioez hitz egiten da liburuaren zehar. 

Atal bakoitzak istorio/abentura txiki bat du, eta beti magia joko batekin amaitzen da. Hari nagusia Xamak aldiro leku batean aurkitzen dituen noten misterio txikia da. Irakurketa atsegina, eta azkarra da.

Xamaren herri magikoa

 

Kontaizu

2021, Martxoa 21
Arloa: Arteder