Itsasoratze Artibista Donostian
Gernika Gororatuz, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 erakundeek antolatu dute Itsasoratze Artibista izeneko ekimenaren 7. edizioa. Arterapia eta Artibismoa, "artibistak ez baitira lehorreratzen, gatazka begiztatu eta haren ur zakarretan barrentzen dira eraldatzeko asmoz". Aurtengo edizioaren leloa: Mugarteko eskubide eta ardurak: Lotsaren Hesiaren gainetik jauzika da, eta basamortuan barneratuko dira eta barneraraziko gaituzte, Elkarrizketa Biribila eta Laborategi KreaAktiboa Saharako herriaren zerbitzura ipiniz.
Maiatzaren 20 eta 21ean, ostiral eta larunbatean, Donostiako San Telmo Museoko Tuiza Jaiman eta Zuloaga Plazan egingo da.
Maiatzaren 20an Elkarrizketa biribil bat egingo da, eta Mendebaldeko Saharako artearen eta aktibismoaren bost erreferente elkartuko dituzte: Fico Guzmán artista, Limam Boicha poeta, Takbar-Haddi ama-adoretsua eta Hayat Erguibi eta Yamila Dambar aktibistak, azkeneko biak Gdeim Izikeko erresistentziaren kanpamentuan izandakoak. Zirkulu horretan "Artearen Intifadaz" hitz egingo dugu, menderatzaileei bitarteko kulturalak erabiliz eta indarkeriarik gabe aurre egiteko moduaz; izan ere, norberaren ondarea eta identitatea zabaltzeaz gain, artea erakdaketa pertsonal eta kolektiborako bidea da; artista den pertsonak gainditu egiten du erbesteratu, baztertu edo zapaldua delako egoera hori, eta bere herriaren sortzaile bihurtzen da.
Maiatzaren 21eko egitarauak hiru zati izango ditu: Laborategi KreAktibo bat, zeinetan performance bat diseinatuko duten, "Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea" izeneko koreografia, hain zuzen. Bigarren zatian, "Mendebaldeko Sahararen Ibilbidea" antzeztuko da, eta azkenik Yeltsa Asaharauia edo saharar beila bat egingo da, mapa-plaza kandelekin inguratu, eta kondaira, olerki eta kantak entzun ahal izango dira te baten inguruan.
Informazio gehiago: https://laembarcadaartivista.wordpress.com/