Korterraza 2016

letrArt

Korterraza Araba ekimenaren barruan, uda osoan zehar Arabako 22 udalerri zeharkatuko ditu ekimen honek, eta tartean, Gasteizen izango da Film Laburren 7. Jaialdia Artiumeko barruko plazan, hain zuzen, uztailaren 20tik 23ra. Hiru egun horietan ikuskizun ugari izango da, inaugurazio ekitaldiaz eta filmen emanaldiez gain, musika-emanaldiak era bai. Hauxe da egitaraua:

Uztailaren 20an, asteazkena
20:00 Korterraza Txiki
20:15 Dj Loro Masterclass
21:45 Inaugurazioa
22:00 Proiekzioak

Uztailaren 21ean, osteguna
Arabako Film Laburraren Eguna
20:00 Kontzertua: The Allnighters
22:00 Proiekzioak

Uztailaren 22an, ostirala
22:00 Proiekzioak
24:00 Kontzertua: Enemigos íntimos (Joaquín Sabinari, ordainez)

Uztailaren 23an, larunbata
22:00 Proiekzioak
23:45 Itxiera
24:00 Kontzertua: Vinila Von Bismark

www.korterraza.com/araba

 

letrArt

2016, Uztaila 13
Arloa: Arteder