Ikasi, sortu eta gozatu udako lantegietan
Gauza berriak deskubritu nahi dituzula aurtengo udan? Ba zorioneko zaude, 10 eta 110 urte bitarte horretan baldin bazaude, aukera aparta daukazu. Ubik, Tabakalerako Sorkuntza Liburutegiak udako lantegiak antolatu ditu berak oinarri dituen hiru ardatzetan: ikasi, sortu eta gozatu. Lantegi guztiak Donostiako Tabakalerako Sorkuntza liburutegian izango dira 2016ko uztailaren 05ean hasi eta 2016ko abuztuaren 26ra arte, goizeko 10:30etik 13:30era, eta doan. Hona hemen lantegiei buruzko informazioa:
Hau nahasketa! soinu lantegia 2016-07-05 > 2016-07-08 (13 urtetik gora)
Lantegi honetan soinuaren munduan murgilduko zara, grabazioan eta nahasketan. Lantegiaren helburua soinu tratamenduaren alde praktiko eta teorikoaren oinarria ezartzea da.
https://www.tabakalera.eu/eu/hau-nahasketa-soinu-lantegia
Stop motion-a erabiliz animazioan murgildu zaitez 2016-07-12 > 2016-07-15 (10-16 urte)
Objektu sinpleetatik hasi eta plastilina eta kartulinazko pertsonaiak animatzen ikasiko duzue lantegi honetan.
https://www.tabakalera.eu/eu/stop-motion-erabiliz-animazioan-murgildu
Bideojoko sorkuntzara hurbiltzen: garapenaren oinarriak 2016-07-19 > 2016-07-22 (15 urtetik gora)
Lantegi honetan, Unity motorea erabiliz, 2Dko bideojolas arkade bat garatuko duzue.
https://www.tabakalera.eu/eu/bideojoko-sorkuntzara-hurbiltzen-garapenaren-oinarriak
Blutubot telegidatua eraiki: robotika lantegia 2016-07-26 > 2016-07-29
Honakoan, sakelako telefono baten bidez kontrolatutako Blutubot robot telegidatua eraikiko duzue.
https://www.tabakalera.eu/eu/blutubot-telegidatua-eraiki-robotika-lantegia
3D pertsonaien sorkuntza: modelazioaren oinarriak 2016-08-02 > 2016-08-05
Lantegi hoentan 3Dko modelo bat hasieratik sortzen ikasiko duzue. Animazio film bat egiteko pausoak ezagutu eta hiru dimentsiotako modelatuaren oinarrizko ezagutza barneratuko duzue.
https://www.tabakalera.eu/eu/3d-pertsonaien-sorkuntza-modelazioaren-oinarriak
Gorputza hizketan jarri: mimoa eta pantomina 2016-08-09 > 2016-08-12
Dantza, gorputz adierazpena eta gorputzarekin harremana duten beste diziplinak bezala, mimoa giza komunikazioaren oinarrizko tresna da. Lantegiaren helburua da sorkuntzaren, bizkortasunaren eta gorputzaren domeinuaren bidez kontzientzia artistiko eta pertsonala prestatzeko aukera bat ematea.
ttps://www.tabakalera.eu/eu/gorputza-hizketan-jarri-mimoa-eta-pantomima
Egizu bide(o)a: kontatu zure istorioa 2016-08-23 > 2016-08-26
Ausar zaitez zure ikus-entzunezko istorioa kontatzera. Zure begirada, zure ideia da garrantzitsuena.
https://www.tabakalera.eu/eu/egizu-bideoa-kontatu-zure-istorioa