Dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdia, ZINEBI

Zinebi, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 58. edizioa abian da, eta abuztuaren 1era arte zabalik izango da epea fikziozko lanak, animaziozkoak eta dokumentalak aurkezteko. Zinebi 58 Bilbon izango da, 2016ko azaroaren 18tik 25era.

Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 45 minutuko iraupena izango dute gehienez, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan behar dute. Izena ematea MoviBeta eta Festhome plataformen eta Zinebiren webgunearen bitarte egingo da, bertan agertzen den inskripzio-orriaren bidez, eta testuek euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egon beharko dute.

Honako sari hauek banatuko dira:

Bilboko Zinemaldiaren sari nagusia: 7.000 euro

Euskal Zinemaren saria: 5.500 euro

Espainiako Zinemaren saria: 5.500 euro

Latinamerikako Zinemaren saria: 4.000 euro

Eta modalitate bakoitzean -fikzioa, animazioa, dokumentala- urrezko eta zilarrezko Mikeldi sariak emango dira, 4.000 eta 3.000 eurokoak hurrenez hurren.

Aukera ederra da euskal ekoizpenak bultzatzeko eta gure sormena lanean jartzeko.

Informazio gehiago:

http://zinebi.eus/web/eu/

http://zinebi.eus/web/wp-content/uploads/zinebi58_bases.pdf

 

 

 

letrArt

2016, Ekaina 14
Arloa: Arteder