Irakurleak eraikitzen, balore ez-sexisten eraikuntza
Bizkaiko Foru Liburutegian, IRAKURLEAK ERAIKITZEN programaren barruan, Haur eta gazte literaturan balore ez-sexisten eraikuntza izeneko ekitaldia abiatuko dute apirilaren 5ean eta 6an.
Programa apirilaren 5ean hasiko da arratsaldeko 18:00etan, Yannick Vergarak Munduko umeentzako mezua-ren irakurketa egingo du. Geroago, Miren Guillok eta Mireia Delgadok Itsaspeko Bihotzak hitzaldia egingo dute.
Horren ostean, Maitasun erromantikoa: printze urdinarengandik komedia erromantikora izeneko mahai-ingurua prestatu dute Miriam Herbón eta Manu López Gasenirekin.
Hurrengo egunean, apirilaren 6an, Patxi Zubizarretaren hitzaldi batekin hasiko da jardunaldia: Begiruneak ipuinak lantzerakoan. Geroago Deskodetuz balioak, arketipoak, ereduak, rolak izenburupeko beste mahai-inguru bat atondu da Arrate Egaña, Josune Muñoz eta Asun Agirianorekin.
Hitzaldi Aretoan izango dira jardunaldiak eta sarrera irekia da.