Arteder

Tatuaia bat ene begietan

TXILI LAUZIRIKA

SUSA POESIA. 2008

DENBORA IRRISTATZEN DEN LEKUETAN

Mikel Zarate saria

Gaueko hamabiak dira telebisioko erlojuan.
Gabonzahar eguna da ta, bestetan ez lako erlojua ikusten da: Madrilgo Eguzkiaren Ateko erlojua.
-«...y suenan ya, señoras y señores, las doce campanadas del reloj de la Puerta del Sol de Madrid...».
Eguzkiaren Ate aurrean, mila eguzkitxoren argitan, gizatalde ikaragarria ageri da. Goraka, txaloka, dantzan, kantuka..., jolasean ari dira.
Nire herrian ere, Ekidazun, aupadaka, dantzan eta kantuka ari dira, jaioparri dagoen urteari agurka.

Egon zara Lodresen?

Londresek 33 barruti daukaz.
Londonen bada nondik ibili...

1.579 kilómetro kuadrotan, 7 milioi lagun bizi da. Beraz, Moscugaz, Parisegaz batera Europako uririk populatuena da. Munduko uririk bisitatuena be bada. Urtean 30milioi lagun hartzen ditu.
Kaleartea bera da Londonen erakargarri baina, gidetan honexek zerrendatzen ditue: Londreseko torrea, London Eye, Trafalgar Square, Westminster, Parliament Square, Tower Bridge, Hyde Park, Regent´s Park, The Mall, Buckingham, San Pablo katedrala, Piccadilly Circus, Windsor gaztelua.

Gu geu Londreseko teilatuetara goaz.

Ipuin izugarriak

Aspaldi irakurritakoak udarako
Ipuin izugarriak. Elkar.

Zazpi euskal idazlek 90eko hamarkadan idatzitako narrazino laburrak jaso ditu Elkar argitaletxeak 'Ipuin izugarriak' antologian.

Begoña Bilbao, Zorion Zamakola, Txiliku, Luis Fernandez, Ana Isabel Morales, Julen Gabiria eta Harkaitz Cano dira ipuinen egileak. Ipuin izugarriak da Xabier Mendiguren Elizegik prestatu dauan ipuin bildumearen izenburua.

Neguan negua dalako, udan uda dalako.

Arrainak itsasoan bezala liburuak geurean

Sekula sartu ez naizen arraindegian txartela hartuko dot.

Itxaron, ez, ez, gogoratzen dot.


Behin sartu nintzen amagaz, herriko arraindegi tristean.

Gogoratzen ditut arrainen begiak.

Tximeleta tatuajea

Viola riviniana oso gitxi dago geure lurretan.
Akaso platerean be gozoak diralako. Jango genduzan danak?
Ez naiz sukaldaria, ez eta jatetxeko bezeroa be.

Egunerokoan ez dot atsegin jatetxera joatea.

Mandalak: margoztea, terapia?

Umetan marrazkiak margotzeko izan genituen liburu horietaz gogoratzen? Askotan eredu bat ageri zen eta haren kolore berdinekin margozten genituen azpiko irudiko atal zuriak. Beste batzuetan ez: paitaren lumei kolore berdea jartzen genien, belarrari, horia, eta eguzkia gorriz margotzen genuen. Sormena erabiltzen genuen, era batean edo bestean. Bada, badaude adin tarte guztientzat egindako horrelako liburuxkak. Ez dira Mickey Mouse eta Donald atea ageri, forma geometrikoz sortutako irudiak baizik. Mandalak dira.

Goizean jausi egin naiz. Min hartu dot.

Erori eta ingurura begiratu dot.

Beste perspektiba bat hartzen da.
Behetik gora begiratu; ez da bardin behetik gora edo goitik behera.
Ez da gauza bera.
Lurrean. Jausi, zelan jausi naizen pentsatu gura izan dot baina ezin gogoratu, ezin akordatu.

Eskuetan liburu bi euki ditudala badakit.

Bata, lepidopteroen ingurukoa. Euren hegoak baneukaz...
Bestea, Eroriaren logika.
Juanra Madariaga. Susa.


 

Era honetara zabaltzen da liburua:

IRRIBARREA ETA ZU

Spraikada Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa abian

arteder_09_06_01Euskal graffitigintzan erreferente bilakatu den hitzordua dugu Spraikada. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen graffiti lehiaketa da, eta aurtengoa seigarren edizioa izango du. Mutrikun, uztailaren 18an izango da lehiaketaren buruz-burukoa, eta izena emateko epea jadanik zabalik dago.

M L

M

Maiatza da

L

Literaturaren hilabetea

 

 

M

Mosua: Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ikutzea.
Pa, pot, ma, laztana
Mosua, mosuka, mosukatze, mosu-emon.

Inoiz ezin jakin noiz etorriko dan hurrengoa. Inoiz ezin jakin zelan emongo deuskuen, zelan hartuko dogun.

Mosuak.

L

Lausoa: Beiretan inkatzen dan hezetasuna, gardena kentzen deutsena. Gardentasuna edo garbitasuna kendu
Gandua, geuna, lanbroa, iluna
Lausotu, gandutu, difuminatu, ilundu

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu