Arrainak itsasoan bezala liburuak geurean
Sekula sartu ez naizen arraindegian txartela hartuko dot.
Itxaron, ez, ez, gogoratzen dot.
Behin sartu nintzen amagaz, herriko arraindegi tristean.
Gogoratzen ditut arrainen begiak.
Aitagaz beste behin. Denda handi horreetarikoan. Uste dot Baionan zala. Adour agurtu eta istorioak kontatu eustazan. Gero joan ginen atsegin dituen denda handi horreetarikora. Arraindegian arrainei begira. Ikusi hau, ikusi beste hau. Ze handia. Non harrapatu dabe? itauntzen deutso behin eta barriro arrainak zatitzen dabilen gizon tristeari. Tristea bai, amagaz ezagutu neban arraindegiaren modukoa. Begiak.
Zein da arrain hau Udane? begiak, oraingoan ez arrainenak.
Ederrak direla dino, oso ederra dala itsasoko aberastasuna. Laster akabatuko dogu.
Errez errez egiten dabela dino uger, berez berez, guk geuk bizitzan egin behar dogun moduan. Egin beharko geunken moduan.
Ez dot dana gogoratzen, erosi genduzan gauzarik handienak, dana atsegin dau handia, ez gizakietan. Handitasunik ez.
Arrain arima ete dauka gure aitak?
Beti eskamak kentzen kantua bera be ez dot gogoratzen.
Adour.
Arrainek begiak. hiltzen direnena ez ditue ixten. heriotzetik begiratzen dabe dana.
Edo eta itsaso euren bila noiz etorriko zain, begiak zabalik geratzen dira. Ez dakit.
Arrainak itsasoan bezala geurean.
Aukeratu itsaso zabalean eta irakurri zeure gustukoa!