Tximeleta tatuajea
Viola riviniana oso gitxi dago geure lurretan.
Akaso platerean be gozoak diralako. Jango genduzan danak?
Ez naiz sukaldaria, ez eta jatetxeko bezeroa be.
Egunerokoan ez dot atsegin jatetxera joatea.
Bai postariari atea zabaltzea. Euri egunetan ez, haize egunetan be ez, eguzkiak berotzen dauanean be asko ez. Postaria. Txakurrek be ez deutse harrera onegirik egiten.
Etorri da. Erakutsi deust buzoian sartzen ez dan gutuna. Letrak ezagunak dira. Postontzia metalikoa da, horia beharko leuke izan akaso.
Gutun guztien arteko bakarra hartu dot irribarrez, gaur asko daukadaz eta postaria joan zan.
Gero zabalduko dot. Izan naiten zintzo eta egin beharreko lanak egin, neuretzako dira gehientsuenak (lanak,dinot) eta norberarentzako alperra naiz ni behintzat.
Hara eta hona nabil, bai, atzo iragarritako haizearen antzean, lantzean.
Hartu dot ba azkenean be esku artean gutuna. Ez naiz gehiago luzatuko.
Liburua da. Sinpleki, azalekoa zaren ezkero.
Bioleta sailean erakutsi deustazu tximeletea, betiko tatuatu jat.
Philip Pulman
Tximeleta tatuajea
Bioleta saila
Irakurri, merezi dau eta.
Eskerrik asko postariari. Eta eskerrik asko zeuri, mila esker.