Spraikada Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa abian

Amaia Ugalde

arteder_09_06_01Euskal graffitigintzan erreferente bilakatu den hitzordua dugu Spraikada. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen graffiti lehiaketa da, eta aurtengoa seigarren edizioa izango du. Mutrikun, uztailaren 18an izango da lehiaketaren buruz-burukoa, eta izena emateko epea jadanik zabalik dago.

Topaguneko kideak dagoeneko lehiaketarako proposamenak jasotzen ari dira. Parte hartzeko egin nahi den graffitiaren zirriborroa bidali behar da, eta horretarako ekainaren 30era arteko epea zabaldu dute. Jasotako zirriborro guztietatik hamar aukeratuko dira, eta lanok Mutrikuko hormetan islatuko dira uztailaren 18an.

Lehiaketak orain arte harrera ona eta indar handia duela nabarmendu dute antolatzaileek, eta euskal graffitigintzaren harrobiaren erakusleiho paregabe lez definitu dute Spraikada.

Aipatu beharra dago Mutriku aurten bere 800. urteurrena ospatzen ari dela, eta ospakizunen arteko ekitaldia izango dela lehiaketa. 800 urte bete berri dituen herriko hormak gaur egungo arte honen museo bilakatuko dira bada.

Hona hemen Spraikadan parte hartzeko baldintzak:arteder_09_06_02

- 16 urtetik gorako gaztea izatea

- Graffitiko testuak euskaraz egitea

- Zirriborroa ekainaren 30a baino lehen bidaltzea

- Finalista geratuz gero, zirriborroko graffitia antolakuntzak emandako sprayekin egitea.

Hortik aurrera, estiloa, teknika eta gaiak guztiz libreak dira!

Spraikada.com

Spraikada lehiaketako web gunean lehiaketaren inguruko informazio dena aurkituko duzu. Gainera, Euskal Herriko txokoetan dauden graffitien argazki piloa daude, eta sprayaren artearen inguruko berriak eta erreportajeak ere bai. Hori gutxi balitz norberak egindako graffitiak eskegitzeko aukera ere ematen da. Animatu, sartu www.spraikada.com-en eta kuxkuxeatu kaleko hormen arteaz!

Amaia Ugalde

2009, Ekaina 01
Arloa: Arteder