Arteder

Haizearen Letrak

Haizea isilik, bare dago. Etorriko da? Eroango dau?

Ilun eta argi. Pentsakor. Isil eta barritsu minutu laburrez.
Etorri zan. Haize isil eta barea indartsu etorri zan. Haize harek eroan eutsan bizipoza. Eta, bai, irribarrea beragaz batera. Munduko letra guztiak eroan zituen.

Orain ez dago haizerik. Haizea hara eta hona dabil. Sasoien araberako olgetaldiak egiten ditu haizeak. Isil batzutan, zaratatsu besteetan.
Orain ez dago haizerik. Itzuliko da? Eroango dau?
Beharbada...ekarriko deutsaz lapurtutako letrazko amesetak. Letrak.

Hitz egin ezazu idazleekin

Literaturgileengana hurreratzea proposatzen duen 'Eztabaidak Literaturarekin' ekimenak bigarren denboraldia hasi du Toti Martínez de Lezea eta José Luis de Corral idazleek eleberri historikoaz eskaini duten mintzaldiaren bidez. Otsailean, programak Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix elkartuko ditu fikzioaren mugak azter ditzaten, eta martxoan, Bernardo Atxagak eta Joxemari Iturraldek irakurtzeko eta idazteko ekintzaz hitz egingo dute.

 

Euskal literaturaren ataria

www.basqueliterature.com ekimena EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bultzatuta sortu zen eta kanpoko jendeari begira pentsatuta dago, euskal literatura kanpoan ezagutzera emateko. Euskal literaturari buruzko argibide orokorrak ageri dira bertan: euskal literaturaren historia laburra, euskarara edo euskaratik itzulitako literaturari buruzko informazioa, euskal liburugintzaren merkatuaren ingurukoa...

Zer da, ba, maitasuna?

maitasuna
Joan zaigu. Bai. Joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Krisiak, antza, ez dio kalterik egin. Hori diote, behintzat, antolatzaileek. Hainbat eta hainbat liburu eta disko berri erosteko aukera eskaintzen digu urteroko zita horrek eta guk, oraingoan, horietariko bat izango dugu hizpide.

R.M Azkue Literatur sariak

letradantzaLiteratur sortzaile gazteak literatur, hizkuntza eta kulturaren munduan sartzera animatzeko helburuarekin, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak R. Mª Azkue Literatur Sariketarako deialdia egin dute. Lanak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 16an amaituko da.

Kalea margotzen

art54_1.jpg


art54_2.jpg

Augustu Monterroso

let54_1.jpg

  • Ipuin laburrekin jarraitzen dugu, denborarekin irakurtzekoak
  • Monterrosoren ipuinak edozein sasoitan dira irakurgarri
  • Nazioartean oso ezagunak dira bere lan txiki hauek
  • Euskarazko hainbat ipuin labur ekarri ditugu hona

Literatura54.swf

ipuina jaisteko hemen klikatu

Sexmetraia, film atseginen jaialdia

art53_1


art53_2.jpg

Augustu Monterroso

let53_1.jpg

  • Literatura unibertsalean inoiz idatzi den ipuinik laburrenaren egile, Dinosaurua
  • Ipuin hiper laburrak idazteagatik ezaguna
  • Hondurasen jaio arren, Guatemalakotzat zuen bere burua, Mexikon luze bizi izan zen
  • Euskarazko hainbat ipuin labur ekarri ditugu hona

Literatura53.swf

Zuberoako artistak, Hebentik

art52_1.jpg


art52_2.jpg

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu