Sexmetraia, film atseginen jaialdia
Zer bilatzen dugu sarean? Sexua da bilatuena. Et agure inguruan, badago sexurik? Pantailan esan gura dut. Telebista pantailan, zinema pantailan, telefonoaren pantailan. Ba, aurten be martxan da Sexmetraiaren bigarren edizioa. Duela bi urte antolatu zuen Arrasateko Sexologia Zerbitzuak Nazioarteko Film Laburren lehiaketa. Estreinako edizioa arrakastatsua izan zen eta aurten ere erantzun ona izatea espero dute antolatzaileek. Sexmetraiaren helburua honakoa da antolatzaileen hitzetan: «parte-hartzaileen laburmetraien bitartez, sexualitatea bizitzeko ditugun modu ezberdinak kaleratu eta goraipatu nahi ditugu. Hots, ekimen honen bitartez, gizon edo emakume sentitu eta bizitzeko ditugun modu ezberdinak pantailaratu nahi ditugu».
Film laburren gaia sexualitatea izango da, «gai bakarraren barruan mila aukera» daudela garbi baitute Arrasateko Sexologia Zerbitzuko arduradunek.
Sexmugi
Aurten, gainera, beste atal berri bat jarri dute martxan, Sexmugi deiturikoa. Bertan, mugikorrez grabatutako film laburrak lehiatuko dira, gehienez 60 segundoko iraupena izango dutenak. Sexmugi saileko film laburrak e-mail bidez bidali daitezke. Ikusita telefonoak, deitzeko barik, gauza gehiagotarakok erabiltzen direla, edonor bilakatu daiteke une batez zinema zuzendari. Buruan dituzun irudi horiek mobilarekin grabatu… eta egiozu.
Sariak, honakoak izango dira: 1.500 euro Sexmetraiako irabazlearentzat; 600 euro Sexologia Euskaraz saria jasotzen duenarentzat, eta 300 euro Sexmugi atalean irabazten duenarentzat. Film laburrak aurkezteko azken eguna 2008ko irailaren 30a izango da. www.sexologiazerbitzua.com helbidean informazio gehiago eskura daiteke. Loturak: Sexmetraia e-posta: mailto:sexologiazerbitzua@arrasate-mondragon.net