Egon zara Lodresen?
Londresek 33 barruti daukaz.
Londonen bada nondik ibili...
1.579 kilómetro kuadrotan, 7 milioi lagun bizi da. Beraz, Moscugaz, Parisegaz batera Europako uririk populatuena da. Munduko uririk bisitatuena be bada. Urtean 30milioi lagun hartzen ditu.
Kaleartea bera da Londonen erakargarri baina, gidetan honexek zerrendatzen ditue: Londreseko torrea, London Eye, Trafalgar Square, Westminster, Parliament Square, Tower Bridge, Hyde Park, Regent´s Park, The Mall, Buckingham, San Pablo katedrala, Piccadilly Circus, Windsor gaztelua.
Gu geu Londreseko teilatuetara goaz.
LONDRES KARTOIZKOA DA
UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA
Arratsaldero igoten da Phineas, bere lagunakaz, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten dira ta herriko sarrera biak, biak batera: bidea eta tren-geltokia. Itxaroten dagoz... uda honetan heldu beharko leukenen baten zain.
Guztiz amaitu ez dan diktadurearen osteko sasoi lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dabe pertsonaiek, euren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxita dituen arren.
Barrikuntza osoa eman deutso Elorriagak bere obreari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere oinarriei eutsita: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna daukan artefaktua bere izatea, gizon-emakumeen bildur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.
UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE LETONA
Bilbon jaio zan 1973an. SPrako tranbia nobelea izan zan bere lehenengo liburua, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala emon eutsen 2002. urtean. Filmea egin dabe bere nobela sarituagaz.
Filologoa eta itzultzailea dan arren, literatureari asko eskaintzen deutso: Bere idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001, Elkar); Van't Offen ilea (2003, Elkar); Vredaman (2005, Elkar); Matxinsaltoen belarriak (2006, Elkar); Londres kartoizkoa da (2009, Elkar).