M L
M
Maiatza da
L
Literaturaren hilabetea
M
Mosua: Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ikutzea.
Pa, pot, ma, laztana
Mosua, mosuka, mosukatze, mosu-emon.
Inoiz ezin jakin noiz etorriko dan hurrengoa. Inoiz ezin jakin zelan emongo deuskuen, zelan hartuko dogun.
Mosuak.
L
Lausoa: Beiretan inkatzen dan hezetasuna, gardena kentzen deutsena. Gardentasuna edo garbitasuna kendu
Gandua, geuna, lanbroa, iluna
Lausotu, gandutu, difuminatu, ilundu
Inoiz ezin jakin noiz lausotuko dauan, garen. Inoiz ezin jakin zelan hartuko gaituen, zelan hartuko dogun.
Lausoa.
Maiatzeko literatura saioari itxaroten egon naiz, irratia biztuta. Lehenengo mosuez egin dabe berba eta gero lausoaz, marmoken lausoaz...
Era horretara ikusten dau marmomak, mosu batzuk sortzen daben lausoaz.
Karibeko itsasoan bizi dan marmoka bat da, Tripedalia cytosphora. Marmoka gehienak ez dira mogitzen janari bila joateko; urak eroaten ditu alde batetik bestera, eta parean egokitzen jakezan elikagaiak hartzen ditue. Marmoka horrek, barriz, uger egiten dau janaria harrapatzeko.Ikusteko aukera izatea benetan mesedegarria da harentzat.
Marmokek ez daukie garunik; nerbio-eraztun bat besterik ez. Horregatik, ezingo leukie prozesatu geure begien modukoakaz jasotako informazioa. Baina marmoka ehiztariak ostantzeko begiak daukaz, lau begi eta bi lente ditu. Begiak oso sinpleak dira, pigmentuz betetako puntu soilak.Hori nahikoa du marmokak nondik nora dabilen jakiteko.Ez ei dauka oso bista zorrotza, baina, bestetik, gauzak zehatzago ikusiko balitu, informazino lar jasoko leuke. Halan barriz, inguruko egitura handiak ikusten ditu, eta gauza txikerrek ez deutse trabarik egiten. Neurri-neurriko ikusmena, beraz.
Marmoken begiradea eskeiniko dogu, mosu antzeko baten.
Gomendio bi oraingoan. Elkar argitaletxea.
Maitasuna da geratzen den bakarra. Agustín Fernández Paz
Helduek nahiz gazteek irakurteko moduko ipuin-bildumea da idazle galiziarrak osatutakoa.Uxue Alberdik itzulitako liburu berezi horretan maitasuna da gai nagusia. Ipuinen gainean, Pablo Auladell marrazkilari alacantarrak ilustrazino guztiz bereziak egin zituen, istorioen giro lanbrotsuagaz bat egin eta hareen misterioa sakontzen dabenak.
Hitz eta Zaunka. Joxan Ormazabal.
Bazen ehiztari bat oso tirolaria, tiro eta tiro ibilten zana. Txakur bat be bazan oso zaunkaria, uau eta uau isiltzen ez zana. Halako baten, txakur zaunkariak basurde handi-handia aurkitu eban, aurrez-aurre aurkitu eban. Eta sustu haren ondorioz, gauza harrigarriak gertatu ziren handik aurrera.