Arteder

Oporretarako eskaintza

Oporrak euki ezkero behintzat.....edo beste barik, irakurteko gogoa.

Ibaizabal argitaletxearen proposamena da.

 

Tento eta bere abenturak liburu sortea.

Nor da Tento?

Tento eta Hartzatxoa

Tento eta mozorroak

Tento eta itsasoa

Liburu txiki txikiak dira, umeentzakoak. Baina, esango deutsuet nik neuk errez-errez eta gustura irakurri ditudala Tento txikiaren irudiz beteriko istorioak.

Hemen bat.

 

Zer koloretakoa da itsasoa? pentsatu eban Tentok.

Gogoratzen ez ebanez, ikertzea erabaki eban.

Xabier Lete

Bizitzaren ibilbide guztia jasoten da, bizitzaren esperientziaren laburbiltzea. Prozesua da. Bidean gogoeta asko egon da. Poemak idazten orain 15 urte hasi zan. "Ni ez naiz poema sako jarraian idaztekoa, gitxika gitxika egiten dot", dino oso milimetrora josia besteko aske eta intimoa izan dan bion arteko alkarrizketan.
Neguan izan zan atalekoak, 30 edo dira poemak. Danak alkarren segidan etorri jakozan.

Bizitzaren isla da Egunsentiaren esku izoztuak liburua.
Oroitzapek, iragana, zauriak, lekuak paisaiak, lurraldeak, esperientziak.

Elefanteen memoria

Munduak beharko leuken bolumenean kontatu eustan aitak. Ez hain aspaldi, eta orain, abizen bereko batek kontatuko deutsue.

Argitalpen baten berrargitalpena da. Orduan euskaraz argitaratua, orain euskaraz berrargitaratua. Eta inori kontau ezkero, kontau egiozu euskaraz. Euskararen nazinoarteko eguna ate joka dago eta guk geuk behintzat euskararen egunean ezeze, gainerako egun guztietan egiten dogu ahalegina, eta uste dot lortu be bai, euskaraz egiteko eta euskara lau haizeetara labaltzeko.....

Harira.

Ibai Zabal

 

Ibaizabal argitaletxeak 20 bete ditu ume eta gazte literatur produkzinoan. 1990ko zemendiaren 13an sortu zan.

Hasiera puntua Ibaizabal eta Luis Vives argitaratze-taldeen arteko akordioa izan zan, lehen irakaskuntzako erlijino liburuak euskeraz artigaratzeko hitzarmena, hain zuzen be. Lehenengo liburu horreetatik 5.000 ale saldu zituen, editau ziren guztiak, eta hortik aurrera arrakasta handia lortu eben.

Ibaizabal argitaletxeak bada, bere urteurrenean, era guztietako eskintzea dakar. Umeentzakoa, gazteentzako edo eta helduentzakoa.

Leihotik

Ikasle zein irakasle, ibili naizen leku guztiek itzi deustie arrastoa. Arrasto horreetako batzuk hazur muinetan sartuta daroadaz, noiz isil noiz kurrinka, sasoian sasoiko aldartearen arabera. Beste batzuk azalagoak dira. Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak be, eta ez da beti erreza izaten batzuk eta besteak bereiztea.

Renoir Madrilean

Karakolaren barruan gordeko dogu hondartza

letra-2010-09-02

Eta, geure memoria izango da karakolak gordeko dauana.

Amaitu da hondartzarako sasoia.
Eta orbelak jausten hasita dagoz.

Karakola da gure memoria eta inspirazino iturri.

Oraintsu irakurri dot Karakolaren Barruan.

Xabier Mendiguren eta Jokin Mitxelena dira lantxu honen egileak. Testugilea eta marrazkilaria, hurrenez hurren.

Bizitzak argazki bidez kontatuz

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esaten da, eta egunkaria zabaltzea nahikoa da egia dela ikusteko. Kazetariak gauza asko kontatu ditzake, baina argazkilariaren argazkiak jartzen dio notiziari barrea edo negarra. Horren adibide asko daude erakusgai egunotan Perpinanen. Urrun samar gelditzen zaigu guri, baina bertan ospatzen ari dira Visa pour l´Image jaialdia.

Udako izerdia

Ehundaka liburu

Milaka letra

 

 

letra-2010-07-23b

 

Esku bat

 

letra-2010-07-23a

Eta zure izerdia.

Horixe da udarako proposamena: ehundaka liburu, milaka letra, zure eskua. Emoiguzu eta apur bat bada be, irakurri.

 

Garai zaharrak gogoan

Espainiako ejerzitoak badauka bere museoa, berriro ere. 1996ean erabaki zuen Jose Maria Aznarren gobernuak Madrileko El Buen Retiro jauregitik Toledoko Alcazarrera eramatea, eta uste baino sei urte beranduago amaitu dituzte lanak. Ejerzitoaren museoa lekuz aldatuta, Pradoko museoa handitzeko lanak egin ahal izango dira; hori zen behintzat hasierako asmoa.

Orriak

RSS - Arteder-era harpidetu