Ibai Zabal

Udane Goikoetxea Bilbao

 

Ibaizabal argitaletxeak 20 bete ditu ume eta gazte literatur produkzinoan. 1990ko zemendiaren 13an sortu zan.

Hasiera puntua Ibaizabal eta Luis Vives argitaratze-taldeen arteko akordioa izan zan, lehen irakaskuntzako erlijino liburuak euskeraz artigaratzeko hitzarmena, hain zuzen be. Lehenengo liburu horreetatik 5.000 ale saldu zituen, editau ziren guztiak, eta hortik aurrera arrakasta handia lortu eben.

Ibaizabal argitaletxeak bada, bere urteurrenean, era guztietako eskintzea dakar. Umeentzakoa, gazteentzako edo eta helduentzakoa.

Tento eta itsasoa, Tento eta mozorroak, Hizkirimiri, Musikaren erritmora,...eta beste hainbat lan.

Hementxe adibide bat.

Kerity, Ipuinen Etxea.

Asmatua izateak ez dau esan gura existitzen ez danik.

Natanaelek Eleonoren liburutegia jaso dau herentzian, baina umeak ezin imajinatu dau  liburu guztiek sekreturik handiena gordeten dabenik. Halango baten, Alice, Pinotxo, Kako-oker kapitaina eta bere ipuin gustukoenetako heroi guztiak hazur-haragizkoak bihurtuko dira euren begien aurrean. Mehatxupean bizi dira, eta Natanaelek baino ezin leikez lagundu. Orduantxe hasiko da harentzat lagun barriak askatzeko erlojuaren kontrako lehia.

letra-2010-11-14

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Azaroa 15
Arloa: Arteder