Xabier Lete
Bizitzaren ibilbide guztia jasoten da, bizitzaren esperientziaren laburbiltzea. Prozesua da. Bidean gogoeta asko egon da. Poemak idazten orain 15 urte hasi zan. "Ni ez naiz poema sako jarraian idaztekoa, gitxika gitxika egiten dot", dino oso milimetrora josia besteko aske eta intimoa izan dan bion arteko alkarrizketan.
Neguan izan zan atalekoak, 30 edo dira poemak. Danak alkarren segidan etorri jakozan.
Bizitzaren isla da Egunsentiaren esku izoztuak liburua.
Oroitzapek, iragana, zauriak, lekuak paisaiak, lurraldeak, esperientziak.
Natura aitatzeko, berkreatzeko ahalmena dauka, sasoi bateko udak, paisaiak, koloreak. "Baina badagoz, terra incognitan. Ia galduta, itzalpean geratu da hori" dinost ia ahopeka.
"Poemak idazteko men txikia euki ez baeban ez zan hasiko kantatzen", aitatzen dau irribarre eginez..
Distantzia puntu biren arteko marra zuzena dala esan daiteke matematikoki, dinotsat. Era horretara laburtu edo bildu daiteke distantzia.
Dino: biltzen ditu baina ez da erreza izan. Bizitza esperimentatzen dogu puntu biren arteko lorbidetik, lerrotik baino nire izatetik eta hamar mila puntutara esperimentatu dot bizitza: nahia, abiatu nahia, jakin nahia, egon nahia... Ibilbide horretan lerroak alkarregaz nahastu dira eta alkarregaz topa be egin dabe. Ni beti izan naiz kezka eta gogo asko euki dituena. Batez be azken urteetako gertakizunen esperientziakaz, gaixotasuna, heriotza, bizitzak puntuan, zure oso puntuan, puntu zentralean jarten zaitu. Badakizu batez be zer izan zinen baino, zer ez zaren. Hor ezarten dituzu, lerrotzen dituzu izate puntu nagusien artean: zu eta zure bizitzan azken urteetan garrantzitsuak izan diren pertsonak eta gertakizunak. Azkenean gitxi geratzen dira. 20 urtegaz bizitzaren mapak errepidea asko daukaz, zeharbideak, bazterbideak asko. Edadeagaz despejatu egiten da hori. Zer da garrantzitsua? Nik orain badakit bost edo sei gauzatan esaten.
Bizitza lerroa da bai baina lerroak gurutzatu egiten dira hasieran eta gero ezabatu egiten dira. Bizitza galtzea da. Asmoak, gogoak galtzea.
Helbide lekuak galtzen dira batez be.
Eta bion arteko isiltasuna ez gaitu urduritzen ez Xabier ez ni.
Galdu zanari arnasa emoteko doaia dauka Letek. Dino 15 urtegaz hasi zala irakurten, begiratzen, izadia ulertzen: "Maite izan ditu lurra, lurraldea, paisaiak. Liburuan agertzen dira. Agertzen dira galdutako zerbaiten moduan. Ametsezko lurraldeak dira, galdu ditudan lurraldean. Udan Nafarroan biziten genduzan udak, argiak, koloreak, formak.
Pasaia galduak dra. Bizitza halan sentitzen dot, paisaia galdua balitz moduan".
Eta bidaiez berbetan heriotza etorri orduko nik eta aitak bisitatu dodan lurraldea dogu berbagai. Fontanara, Trevi-kora dirua bota neban, barrez, itzultzeko. Bai bera, bai neu eta aita.
"Azken bidaia eskeiniko baleustie italiara joango nintzake. Badakit oso konplikatua izango dala. Portugal be asko maite dot. Marruekosen birritan egon naiz, joango nintzake barriro. Hareek bere lekuan dagoz, baina ni naiz ezin joan naizena, mugatuta nago"
Gehitzen dau, "Trena izugarri gustatzen jata". Eta barreak datoz.
Eta emonaldiez eta errezitaldiez berba egiterakoan, treneko bidaia nasaia balitz legez bion arteko alkarrizketan aurrera, behin eta barriz azpimarratzen dot. "Nik publikoa errespetutuk begiratzen dot. Eta tratatu dot nire konplize, kide moduan. Jenteari hitza emoten badeutsazu egiatik eta zeure emozinotik, jenteak berbak oso ondo ulertzen dau. Iislik egoten dira, adi eta nik izugarri eskertu dot. Hori da irakurraldiari zentzua emoten deutsona".
Hurrengo liburua prestatzen zabilzan ez deutsut itaunduko, dinotsat baina bai, egunero zenbat idazten dozun.
Kostata erantzuten deust: ni oso irakurzalea naiz. Egiteko asmoa daukanari buruz ez dot asko esango. Dinoe hobe dala egin eta amaituta dagoanean atara. Idea bategaz nabil, polita iruditzen jata. Alde batetik sinplea da, bestetik konplikatua.
Azken momentuetan kokatzen naiz eta dinot, non nago, gagoz, geure lurraldean edo geure aberrian edo atzerrian, erbestean, espiritualki, afektiboko. Dozena erdi bat poema idatzi dodaz. Hori litzateke ideia nagusia, aurrera jarraitu beharko neuke eta kostau egiten da.
Estrainamentuarena. Gagoz, geure lekuetan, ideietan, afektuetan...zenbateraino gagoz edo ez gagoz beste leku batzutan edo, hutsune baten gagoz.
Ordenagailuz idazten dauan edo boligrafoz idazten dauan itaunduta barre asko egiten dau Xabierrek. Dino:"ni eskola zaharrekoa naiz". Gineratzen dau: "Ez, nik eskuz, eskuz lehenego.... Testu literario bat ordenagailuz idaztea artifiziala dala uste dot. Hemen jarri, kendu, tatxatu, kreazioa da.
Ez ei dau kuaderno horretan, boligrafoz marrazkirik egiten. Berak birkonposizioak egiten dituela dino. Eskoiko orrietan idatzi eta ezkerrekoetan birkonposatu.
"Ni oso marrazkilari txarra naiz. Esaten dabe doai guztiak lantzen dirala...ez dakit ba".
Xabier marrazkilari ona zan ala ez baloratzen ez naiz hasiko, ez dakidalako eta ez naizelako nor. Niri behintzat itzi deustan irudiak ez dauka parekorik.
Ez eta letrez gutunetan adierazitako guztiek.
Amaitzera goazela dinotsadanean dinost. "Gura dozunean amaituko dogu, nik ez daukat amaitzeko prisarik. Kostau egiten jata alkarrizketak eskaintzea baina gero oso barritsua naiz...."
Izan gaitezala zoriontsu zoriontasuna dan heinean berbak, bere berbak erabili dodaz alkarrizketea amaitzeko.
Bere erantzuna, inoiz nire memoriatik amatatuko ez dan bere irribarrea.