Bizitzak argazki bidez kontatuz

Onintza Enbeita

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esaten da, eta egunkaria zabaltzea nahikoa da egia dela ikusteko. Kazetariak gauza asko kontatu ditzake, baina argazkilariaren argazkiak jartzen dio notiziari barrea edo negarra. Horren adibide asko daude erakusgai egunotan Perpinanen. Urrun samar gelditzen zaigu guri, baina bertan ospatzen ari dira Visa pour lĀ“Image jaialdia.

Bertan elkartzen dira munduko argazkilari asko eta asko, eta urtean zehar atera dituzten argazkiak erakusten dituzte. Joateko aukerarik ez izan arren, sarean badugu zenbait ale ikusteko aukera. Segundu bakar batean ateratako irudiak, bizitza oso baten sufrimendua erakusten digu askotan: www.visapourlimage.com

Onintza Enbeita

2010, Iraila 01
Arloa: Arteder