Karakolaren barruan gordeko dogu hondartza

Udane Goikoetxea Bilbao

letra-2010-09-02

Eta, geure memoria izango da karakolak gordeko dauana.

Amaitu da hondartzarako sasoia.
Eta orbelak jausten hasita dagoz.

Karakola da gure memoria eta inspirazino iturri.

Oraintsu irakurri dot Karakolaren Barruan.

Xabier Mendiguren eta Jokin Mitxelena dira lantxu honen egileak. Testugilea eta marrazkilaria, hurrenez hurren.

Dino Mendigurenek: Gure amamarenean be bazan itsas karakola bat. Orain geure etxean daukagu, bainugelako apal batean, txanpu, laka, gel eta bestelako potoen artean. Ez da lagun txarra, komunera joaten zarenean, urruneko zaratak entzuteko eta abenturak asmatzeko. Horretarako, baina, ez dago liburuaren modukorik: bidaiarik harrigarrienak egin ditut nik irakurriz, eta irakurleari beste horrenbeste eskaini nahi nioke, neure istorioen bitartez.

Karakolaren Barruan liburuko edo istorioko protagonistea Iker da, lau-bost urteko gaztetxua. Eta domeketan amak esnatzen dau, amamarenera joateko. Parkera joaten da, gozokiak jan, amamaren oiloskoa jan, eta karakola magikoa deskubridu.

Neurri baten, egia esan, karakola guztiak dira magikoak.
Karakola belarrian ipini eta urpean dagoala imaginatzen dau Ikerrek....

Egun baten amama gaixotu egiten da eta ospitalera daroe. Ikerrek amamaren gaixoa ezeze, heriotzea be ulertu eta onartu beharko dau.

Karakola, inguruko hotsen gordetzailea izango zan aurrerantzean.

Karakolaren barruan liburua da oraingoan gomendioa.

Ume, gazte zein heldu. Nork ez da ipini ba inoiz Karakola belarrian?

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Urria 07
Arloa: Arteder