Leihotik

Udane Goikoetxea Bilbao

Ikasle zein irakasle, ibili naizen leku guztiek itzi deustie arrastoa. Arrasto horreetako batzuk hazur muinetan sartuta daroadaz, noiz isil noiz kurrinka, sasoian sasoiko aldartearen arabera. Beste batzuk azalagoak dira. Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak be, eta ez da beti erreza izaten batzuk eta besteak bereiztea.

Liburu honetan dagoana ez da Mundua, baizik mundutxua. Nire mundutxu horretan sartzen bazara, hor ezagutuko dituzu nire ametsak eta lainezak, damuak eta mamuak, merituak eta delituak, ikarak eta ostikadak...Curriculum seriorik ez, kurrin-kurruna baizik.

Joserra Garzia.

Kurrin-kurrun vitae. Maisu baten ikarak eta ostikadak.

Honexek dira pasarteak: Legazpi, Irun, Bartzelona, Arrasate, Münster, Tolosa, Andia ez da Miramon, Leioako leihotik eta inorenak.

Leioako leihotik pasarteak emon deusta atentzinoa.

 

letra-urria_25

Besteak beste, eta, kurrikuluma osatze aldera bide batez bizitzaren aurrean prestatuz (edo segurutik alderantziz), ba, ia egunero abiatzen naizelako Leioara; masterrera. Eta, ia ez da egoten leihotik begiratzeko erarik. Beraz, Joserrarenetik begiratuko dogu oraingoan.

Harira; pasarte baten Garziak kontatzen deuskuna dakargu hurrengo lerrootara:

 

Heziketa

Jaio orduko oinez irakasten deutsazu, zutik biziteko aukerarik eukiko dauen ez dakizu baina. Oinez hasi orduko, berbetan irakasten deutsazu, berbea baliatzen itziko deutsien ez jakin arren. Berbetan hasi orduko, ondo dagoana eta txarto dagoana bereiztu dagiazan ahalegintzen zara, askotan bereiztu ezinezkoak dirala dakizun arren. Eskolara bidaltzen dozu gero, eta, eskolea amaiturik, ohartzen zara bizitzan beharbada inoiz beharko ez dauan gauza pilo bat irakatsi eragin deutsazula, eta, barriz, hutsik barik egin beharko dauen bakar haretarako ez dozula prestatu.
Biziten irakasteko atxakiagaz, ez deutsazula hilten irakatsi.

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Urria 28
Arloa: Arteder