Renoir Madrilean
Onintza Enbeita
Aro modernoan saldu diren koadrorik garestienetakoak inpresionismo garaian egindakoak badira ere, ez dugu aukera handirik izaten koadro inpresionistak bertatik bertara ikusteko. Aukera berria zabaldu digute ordea otsailare 6ra artean; ez zaigu etxera etorriko arte inpresionista, baina Madrilera badator Renoirren bilduma bat, eta Madril horren urrun ere ez daukagu.
AEBtako Massachusets hiriko Clark Institutek osatutako Renoirren erakusketa ekarri dute Prado museora. Orain arte ez dute inoiz osorika tera bere egoitzatik bilduma osoa. Ez da erakusketa makala; izan ere, urte luzeetan izan zen Renoir margolari inpresionistarik maitatuena. Orain, etxetik inoiz baino gertuago daukagu. Bai behintzat, Euskal Herrira ekartzea erabaki arte.