Sare sozialak orain sare sozial birtualekin lotzen baditugu ere, pertsonek eta horien arteko erlazioek osatutako sareak dira. Sare sozialen azterketa ez da berria. Hasieran egituren analisi estatikoa nagusi bazen ere, orain sare sozial horietan gertatzen diren dinamiken azterketan oinarritutako analisia da nagusi. Analisi mota horrek egindako ibilbidea, gure jendartea hobeto ulertzeko tresna da. Garrantzitsuak dira gure jendartean sortzen diren dinamikak eta sare sozial birtualetan gertatzen direnak ere ulertu ahal izateko, adibidez informazio fluxuen zabalpena edo birus baten hedapena.
Sarean
e-irakaskuntza eta telelana
E-irakaskuntza, komunikazioa eta Internet bidezko elkarlana ezinbestekoak diren garai hauetan lau tresna hauek ezinbestekoak dira. Ttresna hauekin, proiektu batek egunerokoan sarearen bidezko elkarlana eta komunikaziorako behar asko beteta leudeke.
8 arrazoi ikastetxeetan Software Librea erabiltzeko
8 arrazoi ikastetxeetan Software Librea erabiltzeko laburbiltzen saiatu gara. Hezkuntzan ere librezale ekimenak aipatutako kanpaina batean oinarrituz, bakoitza apur bat gehiago komentatzen saiatu naiz artikulu honetan.
Solarpunka
Hamarkada bukatzear dagoela, edozein hondamendi sinesgarriago egiten zaigu etorkizun positibo bat baino.
Segurtasun instrumentala edo nola aukeratu zein aplikazio erabili
Mezularitza aplikazioak, biltegiratze alternatiba seguruak, sistema eragile libreak... Segurtasun instrumentala, erabiltzen diren tresnei lotutakoa da.
Faltsutze sakona gero eta errazago
Bideo batean agertzen den pertsona baten irudia beste batekin ordezkatzeko gai diren adimen artifiziala baliatzen duten sistemak garatzen hasi dira. Horrek aukera emango luke edizio askorik egin gabe bideo bat editatu eta bertan agertzen den pertsona bat, adibidez, beste batekin ordezkatzeko; deep fake, faltsutze sakona deitzen hasi zaio horri.
Podcast bat egiten
«Podcast bat RSS/Atom jario bitartez harpidetzeko aukerarekin mugikor eta ordenagailuetan erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da.
FossaSat pikosatelite librea
Gizakiok, teknologiaren garapenean izugarrizko aurrerapenak egin baditugu ere, horietako batzuk pertsona gutxi batzuen eskuetan daude.
Interneteko osasuna 2019
Mozillak Interneten osasunari buruzko txostena atera berri du eta urteroko txosten honek jendartea eta Internet nola elkar gurutzatzen diren aztertzen du; jendartean eta gure eguneroko bizitzan duen eragina alegia.
Telegrafo optikoaren eraldaketa disruptiboa
Beti ez gara etorriko den teknologiaz aritu behar ezta? Batzuetan merezi du aurretik egon diren zenbait teknologia ezagutu eta gure aurrekoek komunikazio arazoak nola bideratu zituzten ikusteak. Batzuetan teknologia zahar hauek bisitatzea zenbait egoeratarako baliagarriak izan daitezke edo ideia berriak inspira ditzakete; telegrafo optikoa da horietako bat.
5G teknologia
Bartzelonan ospatzen den, MWC Mobile World Congress-ean 5G teknologia izan da albiste nabarmenetako bat. Telefonia enpresek 2010. urtetik lantzen ari diren komunikazio teknologia sorta honen ezarpena gertu dagoela badirudi ere, baina noiz, nola eta zer ekarri dezake?
Komunikazioa komunitarioa
Pertsonen arteko komunikaziotan elkarreragiteko behar handiak dauden taldeetan murgiltzen gara maiz. Talde horiei, komunitate horiei, parte hartze komunitate dei dakieke. Oso arrunta da komunitate horietan kanpo zein barne komunikazioa eta teknologiaren papera zein izan behar duen definitzeko garaian duda asko sortzea. Artikuluan ideia batzuk ordenatzen sahiatuko gara.