La Digitale
La Digitale ekimenak hezkuntza-arloan diharduenentzat kode irekiko tresna digitalak eskaintzen ditu, sinpletasun, pribatutasun eta etika kontutan hartzen duen eredu batean. Hainbat aplikazio eskaintzen ditu ikaskuntza eta irakaskuntza errazteko, hala nola, arbel digitalak, galdetegiak eta dokumentuen trukaketa-tresnak, guztiak doan eskuragarri.
Proiektua komunitatearen sostenguarekin egiten du aurrera, hezkuntza-teknologiaren onurak azpimarratuz eta alternatiba eredu bat eskainiz. La Digitale-k ikaskuntza esperientziak hobetzeko konpromisoa du, erabiltzailearen pribatutasuna zainduz eta jasangarritasuna bultzatuz.
Eredu hau bereziki interesgarria da, bai eta haren sorrera-kontextua ere. 2020ko osasun-krisiak hezkuntzaren digitalizazio-prozesua azkartu zuen. Zenbait lekutan, digitalizazio hau transnazional handien eskuetan geratu zen, baina beste batzuek beharrezkotzat ikusi zuten kode irekiko tresnak eta etika digital zehatz bat kontutan hartu ekitea digitalizazio horri. La Digitale-k bigarren bide hau hartu zuen.
XXI. mendeko hezkuntzaren erronketako bat den digitalizazioa balio osasungarriekin lotuta egon behar duela aldarrikatzen dute. Honetan oinarrituz, La Digitale proiektua sortu zen, eta bere tresnek hainbat ezaugarri eta balio garrantzitsu dituzte oinarri:
- Pedagogiaren egokitasuna: Tresnen diseinua beti jarduera edo helburu pedagogikoetan oinarritzen da.
- Erabilerraztasuna: Erabiltzaileen esperientzia da tresnak sortzerakoan kontuan hartzen den lehenengo gauza.
- Askatasuna: Tresnak lizentzia librepean argitaratzen dira, erakunde edonork aldatu, egokitu eta zabaldu ahal izateko.
- Gardentasuna: Proiektuak bere zerbitzuen erabileraren ondorioz sortzen diren datu pertsonalak ez prozesatzeko konpromisoa hartzen du.
- Erantzukizun ekologikoa: Gunea, bloga eta tresnak Suitzan kokatuta daude, %100 energia berriztagarria erabiliz eta aire girotua duten datu-zentroetan. Diseinu eta garapen liburutegiak aukeratzerakoan ere arreta berezia jartzen da. Gainera, marketin edo estatistika-jarraipenik gabe, orriak arinagoak dira eta azkarrago kargatzen dira.
Tresnen garapen eta ostatua eredu ekonomiko sinple batean oinarritzen dira, non tresnak doan eta mugarik gabe erabil daitezkeen. Ekoizpen kostuak finantziazio sistema partekatu baten bidez estaltzen dira (Open Collective edo Liberapay erabiliz), horrela, nahiz eta doan erabili, denon artean finantzatzea ahalbidetzen da. Proiektu hau laguntzera gonbidatzen ditugu pertsona eta erakunde guztiak.