Pirritx eta Porrotx, Xabier Zabala, Amaia eta Paxkalin Aire ahizpak, Eñaut Elorrieta musikalariak, eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioaren lehendakaria, kalejiran ibili dira Oiongo ikastolatik etorritako 3., 4. eta 5. mailako ikasleekin batera.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunea izan da aukeratutako eszenatokia. Xirula eta danbolinaren doinuari jarraituta kantuan ibili dira elkarrekin.